Bardoze (Lapurdi)

Heriotzaren inguruko ohiturak

Heriotzaren inguruko ohiturak Norbait hiltzen zenean, apeza ekartzen zen. Auzokoak etxera etortzen ziren. Hil-kapera ezartzen zen eta gau osoz beilatzen zen. Gertakari baten berri ematen du. Bi auzoak gurutzearen xerka joaten ziren eta lehenbiziko auzoak eramaten zuen.
Norbait hiltzen zenean, apeza ekartzen zen. Auzokoak etxera etortzen ziren. Hil-kapera ezartzen zen eta gau osoz beilatzen zen. Gertakari baten berri ematen du. Bi auzoak gurutzearen xerka joaten ziren eta lehenbiziko auzoak eramaten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxe batean edo, norbait hiltzen zelarik, etxe batean, nola... nola izaten zen etxe batean norbait hiltzen zelarik?
- Bo...
- Apeza ekarri behar zen edo... auzokoekin edo...?
- Apeza. Medikia? Pff. Hila hila. Ez zien oai bezalako ixtorioik ez.
- Eta auzokoak etortzen ziren etxera?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Etortzen ziren?
- Bai. Eta denbora batez, oai heldü zautak, inten zütian "la chapelle ardente", heen bezala, ezkaatzien hor. "Une...", nola erranen nuke...? "Une petite chapelle, avec des draps de lit".
- Eta hor egoten ziren gero gau guzia auzokoak?
- Bai, bai, bai, bai.
- Otoitzean? Edo beilatzean, edo...?
- Ba, beilatzen. Gio arribatu dituk /arribatuk/ ... hor, auzo batetan hil zen [...] gindian hila, goizien, goiz batez. Ta... mutiko ez..., ezkontzekua zien, "célibataire". Ta deitzen zata auzoak erten [...] : "Bo, eztaki, bardin hau eztu nehorat juanen. Eztaki ze inen dien, ofea juanen gitu /juanentu/ biak. Bia beiginden beti. Ta, bardin. Bo, ni bano hürbilo hil zena, ofea juanen ten gu biak. Ta han gindien ba hila bihaamun.
- Eta... e... gero, gurutze... joaten ziren... joaten ziren gurutzea bila elizarat, edo hemen ez zen egiten?
- Joiten zen, kuutzien xeka, bi auzoak.
- Bi auzoak. Eta gero, nork... nork eramaten zuen gurutzea? Lehenbiziko auzoa?
- Bai. Ez bazien samur segurik.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia