Bardoze (Lapurdi)

Euskararen galera Bardozen

Euskararen galera Bardozen Baziren gauza berarentzat hitz desberdinak euskaraz ere. Euskaraz mintzatzen ziren. Orain bi milatik hogeita hamar inguru izango direla uste du.
Baziren gauza berarentzat hitz desberdinak euskaraz ere. Euskaraz mintzatzen ziren. Orain bi milatik hogeita hamar inguru izango direla uste du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- [...] hitz oai bezala bai [...] eskuaran, ez zienak konprenitzen elgar. Zera... lurraan gaiñen pasatzeko, "rulegua"...
- Zer?
- "Rulegua". Zera... ez da, ez da gehio ez hori. Harrizko... trunkua... trunko... trunkua. E be, guk erraiten gindakon "rulegua". Beste batzü lekütan "trunkua", beste batzütan "trunkumullua". Bazen... eskuaran mintzatzeko... diferentzia anhitz.
- Eta herrian, nola mintzatzen ziren? Gaskoinez, edo euskaraz, edo frantsesez? Herrian? Frantsesez?
- Ah? Bo, "oui, oui". Ba, eskuara ere mintzatzen zian herrietan. Anhitz, oai bano gehio oono. Oai... bo... Bardotzen, [...] segur niz diela bi mila buru jende, pff... badia... hogoita hamar mintzatzen dutenak eskuara. Ez niz segur batee. Ein dut, juan..., atzo edo..., [...] nintzalaik, ai nintzen, "zunbat gelditzen die eskualdun?". Bah! Kartier huntan ezta bihik. Beste "quartier de Gatzarran..., oui, y'a Maikabar", emazteki bat, ehun urte badienak ixtantien, eskualduna ere, arnegitarra... Ah ba, ohartarra hori.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia