Gaskoin hizkuntza Bardozen nagusi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Biarnesak euskaldunak baino gehiago ziren Bardozen. Gaskoinez hitz egiten zuten. Ahal bezala moldatzen ziren elkar ulertzeko. Zenbait hitz ikasten zituzten bortxaz. Anekdota bat kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:03:06
- Erref: BDZ-001/008
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak
Transkripzioa
- Hemen, Bardozen, denak ez ziren euskaldunak, ez?
- Ba, ba, ba... abantziaik ee. Denetaik bazen, biarnesak, beharba eskualdun bano gehio.
- Eta haiek, beren mintzaira bazuten? Beren..., haiek..., gu bezala mintzatzen ziren, edo bertze... gaskoinez egiten zuten?
- Gaskoinez.
- Eta nola egiten zenuten konprenitzeko?
- Ah! Ahal bezala...! Ostian erraiten beinien, manera gazte denboran, haur denboran, bat Oxandaboure, eskualduna, ez zien hitz bat frantses konprenitzen! Heen, bon ama eta izan ziten Parisen eta bazitakiten poxi bat. Beste auzua, bestea... hor, undduen, ez zien hitz bat, eskuaraik, ez frantsesik, eta kaskoina [...] frantsesa bazien poxi bat, konprenitzen ahal zen ba. Bana eskuara... zero e! Ez zien konprenitzen ahal elgar e!
- Eta orduan, haiekin mintzatzeko, nola egiten zenuten? Nola, nola mintzatzen zenuten?
- Bai... zunbait hitz... ikasten zen beti, bortxaz edo... keiniekin edo... zunbait hitz ikasten zen bortxaz e. [...] aldi bat hemen, zer... eskualdunak, puh, hasi zian bortz, sei haur, ... sei haur, bederen, "si c'est pas...", ezpada zazpi oono. Eta amatxik igorten zitien haurrak, zare batekin, eske. Eihean, batek eman zitien bizpahiru patata, beste batek aza bat, beste batek porru poxi bat, ta heldu da hunat bat, etxe hortakoa zen: "Ah, amatxik erran daut ekartia bizpahiru pastenagre". "Pastenagria", badakizia eskuaraz zer den?
- "Karrota", ez?
- Ba eta guk "karrota" gindien e! Ah, "pastenagria" ze debru zen... animale hori!? Ta galdeiten ditut /galdeitentut/ ttanttari hemen, ene ama errenpresatu ziena: "badakizia eta pastenagria zer den?". "Ta karrota mutikoa!". "Ah, bon!". Eta hemen [...] dute bizpahiru karrota, bizpahiru pastenagre. Hori beti [geldituko] zaut...
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!