Bardoze (Lapurdi)

Molde guztietako artoa

Molde guztietako artoa <p>Etxeko artoa izaten zuten, oiloei eta emateko. Lehen molde guztietako artoa izaten zen: gorria, beltza, zuria... Ogia eta arto-irinarekin "mestura", biak egiten zituzten. Sei-zazpi mando ibiltzen ziren errotara bueltaka. Egun bakoitzean kale bati tokatzen zitzaion. Mestura janda, aseta gelditzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko artoa izaten zuten, oiloei eta emateko. Lehen molde guztietako artoa izaten zen: gorria, beltza, zuria... Ogia eta arto-irinarekin "mestura", biak egiten zituzten. Sei-zazpi mando ibiltzen ziren errotara bueltaka. Egun bakoitzean kale bati tokatzen zitzaion. Mestura janda, aseta gelditzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zer? Artoa, ogia?
- Ba, bietaik poxi bat. Artoa, zerrien gizentzeko [aitzeko] gehien bat, oilloendako, etxeko.
- Oraingo bezalako artoa zen edo bertzela...?
- Ez, ez, ez... Etxeko... erraten gindien "le maïs", "etxeko artua". Oai jin da arto amerikano hori. Hastetik, fu, etzien ddeus balio! Ez [...] nahi ee. Etziela irinik eta etziela heengo artua... ba bestie baiño gehio ekarten beitzuten. Eta bestie baiño gehio ekarten beitzuten, jendea plantatu hartarik ereiten.
- Eta nolakoa zen artoa ...? Gorriagoa? Gorriagoa edo...?
- Bazien... molde eta, molde guzietakoak. Bagindien gorri beltxa kategoria bat, gero bazen xuria, xuria, zera... erraiten [...] zutena, oai "pour..., pour gaver les oies". Nola erraten da...?
- Barkatu, antzarak?
- Bai.
- Eta gero, e, horrekin irina egiten zenuten?
- Bai, ni banin eta [...] ... puta, azkarra zen enetako. Zera... mestura, "la méture", arto irinaekin. Ogi irinaekin eiten zuten ogia, eta zera... denboa, ogia iteko denboran, eiten zuten ere "la méture", mestura. Eta ez zen batee gaixtoa. Untsa erria balin bazen eta iten zituzten /itentzuzten/ goizetan eta esniaekin eta ez zen oaiko pestaz...
- Eta non egiten zen irina? Irina? Errota batean hemen? Eihera batean edo...? Irina, non egiten zen?
- Ba, ez... hemen, hemen Bardotzen berien. Eta Bidaxünen eta bese herrietan ere bazen orotan, bazen orotan, zera... eiherak, eta bazien, ez zen xeka jüiten, eta gizon, nula erten gindakoten... "Ihazaiñak". Xeka heldu zienak, kartier bat eun, kartier bat bihar, eta iten zuten Bardotzeko "tour"a. Sei, zazpi mando elgarren ondotik estekatiak, denak kargatiak zakuz, eun juanen zuten bihia, bihaamunien ekarten zuten irina. Kilo bat, atxiiten zuten kilo bat, hamar kiloondako. Ihazaiñak [...]. Eta geo, bihaamunian, irin huak ekarten zuten, eta berriz halee [...] beste kartiera eiteko irina heendako. Ta zunbaitek eiten zuten biziki ogi una, ta mestura ere. Bota mestura [... ] nik untsa eina. Iten zuten, zer... eta platana hostuak, "des feuilles de platanes" eltze batetan "tour"ian "tour", irina emana, eta ematen zien gustüat eta ez batez ee, eta geo bihaamunien trantxaka suian ondoen, erretzen zuten, "grillé"... Hua porroka esnien barnien untsa [...] zen jaten zatan hartaik... "un bol", bola bat...
- Katilu bat?
- Ba, ez, han, ez ez ttipia. Etxeko andeenetaik, untsa mesturaz artoaekin betia. "Ale, jan hua" eta ez zen [...] ez debruik ez. Izandako gizona libro.
- Eta, ez zen orain bezala jaten ez lehenago ez? Zer jaten zenuten?
- Bo...
- Berdintsu?
- Ez, pentsa te! Bazen behin bat ogi, ez [...] gaztek ez lukete nahi mestura hori.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia