Baliarraindik Herniora Bidanitik barrena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAL-001-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin aitarekin Herniora igo zen oinez, Legorretatik barrena Santutxora, handik Bidanira eta gero gora, Hernion meza entzutera. Soldadu izatetik etorri ondoren ere igo zen Herniora.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: BAL-001/033
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Mendizaletasuna
Transkripzioa
- Ordun Herniyoa-ta’re juten ziñaten, o zuek Herniyoa ta [hala] ez?
- Hernioa?
- Bai.
- Bai. Nik e… ez dakit hamabi-hamalau urte nittula aitte zanakin-ta jun nitzen, Baliarraindik oiñez. Ta hemen Legorretatik gora iyo, hortik ateatzen giñen, zea, Santutxoa, ta Santutxotik Bidania jun, Bidanin meza entzun ta gero handik Hernioa. Ta buelta. Bai. Behin behintzat bai ta gero… gero, soldaduskatik etorri ta gero, bai, berriz´e. Hiru-lau aldiz izan naiz. Baten Iturrioztik Asteasuko han… handik jun giñen, han, han kotxea utzi ta. Beste lagun batekin jun nitzen handik. Ta bestetan behetik, Bidanitik, gaiñantzen, oiñez jun ezkeo.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!