Liburuak erdaraz, baina berba euskaraz
Eskolako liburuak erdaraz zituzten, baina eurek euskaraz egiten zuten. Liburuak Mungian erosten zituzten. Eskolak eta dotrina biak ziren garrantzitsuak. Denek ez zuten gaitasun bera ikasterako orduan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko maiatzaren 29a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: BKO-001/022
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina
Transkripzioa
- Ta maistrie be euskeldune?
- Portugaletekue ixen zan. Erdera be… erdera be eitten gendun. Erdera emoten gendun libruek. Libruek erdera emoten genduzen: “Historia Sagrada”, “Historia de España”, geografidxe, aritmetika, gramatika… Ta handik gora gehidxau ez dot… asko gehidxau ez dot ikesi nik.
- Hori dana libruetan?
- E?
- Libruetan eukitten zenduen?
- Libruek eukitten […]. Geuk erositte harek libruek. Amak erosi zittuzen [Mungidxen]. Libruek geuk eruen biher izeten genduzen. Esaten doskun zer dan ta eruaten genduzen, ta geuk erosten genduzen.
- Ta zer zan inportantiaua eskolie edo doktriñie?
- Bueno, bidxek eukiko zeben inportantzidxe; doktriñiek be euki zeben, ta eskoliek be bai. Ze, kapazidadie danak ez [deu] ataraten eskolan. Por ejenplo, nire sasoien, Teresa Ugalde ein zeen maestra. Maistra ein zeen. Eta […] bere sekretaria ein zeen “en el ayuntamiento”.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!