Bakio

Iparraldean, Bizkaiko golkoa eta Kantauri itsasoa ditu; mendebaldean, Lemoiz eta Maruri-Jatabe; ekialdean, Bermeo; eta, hegoaldean, Mungia. Herriaren erdigunea Basigo izeneko gunean dago; eta, herriaren gainerako azaleran, hainbat baserri-gune daude, hainbat auzotan banatuta: Artzalde, Bentalde, Elexalde, Gibelorratzagako San Pelaio, Goitisoloalde, Urkizaurralde eta Zubiaurralde. Historian zehar, nekazaritza izan da herriaren jarduera ekonomiko nagusia; arrantzak garrantzi txikia izan du. 1950eko hamarkadatik aurrera, turismoa indarra hartzen hasi zen; izan ere, herrian aldaketak hasi ziren: etxebizitza-blokeak eraiki ziren, eta apartamentu eta etxe berriez bete zen hondartzako gunea. Bizkaiko Txakolinaren ekoizle nagusietakoa dugu Bakio.

Hizlariak: 2; Zintak: 3; Pasarteak: 18;
Transkribatutakoak: 1; Audioak: 0; Bideoak: 18

Hizlariak

#Hizlaria
1 Barturen Uriarte, Kontxi (1921) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Ormaza Ugalde, Anartz (1981)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia