Emile Larre
Baigorri (Nafarroa Beherea) (1926-2015)
Biografia
Baigorriko Bastida auzoan jaio zen laborari etxe batean. 11 urte zituelarik Uztaritzeko Seminario ttipirat igorri zuten (1937) eta Piarres Lafitteren ikaslea izan zen han (eragin handia izan zuen honek Emile eta garaiko beste hainbatengan: "Lafitten umeak" deitzen ziren). Uztaritzetik Maulera igorri zuten irakasle-lagun urtebeterako (1944). Mauletik Baionako apezgaitegi nagusira (1945-52). 1951an apeztu zen, Baionan eman zuen bere lehen meza eta bere sorterrian, Baigorrin, ondokoa. Hazparnen bikario (1953), Donibane Garaziko Maiorga eskolan irakasle (1954-56), Urruñako bikario (1956-1962), Hazparneko misio-taldekide (1962-69), Aiherrako erretore (1969-80) eta Irisarrin erretore (1980az geroz) izan ditu apaiz-langintzak. Donibane Garaziko apez etxean, erretreta hartuz geroztik. Herria astekariko zuzendaria 1969tik, eta editorialista ere bai. Artikulu ugari idatzi du Gazte, Gogoa, Gure Herria edo Herria bezalako agerkarietan. Euskaltzain oso izendatu zuten 1975an. Pilota eta bertsolaritza, bere beste zaletasun handiak. Bertso-jaialdi eta txapeketen antolatzaile izan da eta epaile ere bai zenbaitetan. (Bertsulari.com eta beste iturri batzuetarik jasotako informazioaz moldatutako biografia).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BAI-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Xan Aire |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute