Gatzagi naturalarekin egindako gazta
Hizlaria(k):
Alberdi Aldalur, Anjel
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-093-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gatzagi naturala erabiltzen zen. Arkumea hildakoan, gatzagia lehortzen uzten zen, handik zati bat uretan jarri eta gero ur ura botatzen zitzaion esneari. Gazta eskuz egiten zuten, mamia txikitzeko gorostizko tresna bat izaten zen. Gaur egun trapua erabiltzen den bezala, garai hartan, azala egiteko ur beroa botatzen zitzaion gaztari. Egurrezko prentsa gerora ezagutu zuen, lehen eskuekin estutzen zen dena. Oraingo gazta nahiago du, lehengoa oso lehorra zen. Gatzura ere aprobetxatzen zen, hari ateratzen zitzaion mamia ogiarekin edo taloarekin jaten zuten. Mami asko jaten zen, eta kanpoko jendeak ere oso gustura jaten zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eli Agirre
- Data: 2012(e)ko ekainaren 21a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: AZP-093/026
- Kodifikatzailea: Eli Agirre
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!