Azpeitia (Gipuzkoa)

Fusilamenduak Urrestillan

Fusilamenduak Urrestillan <p>Azpeitiko parrokoak ez zuen bertan inor hiltzen uzten. Baina, Urrestillan faxista bat zegoen apaiz eta horregatik, bertara eramaten zuten jendea fusilatzera. Bonbak botatzen zituztenean ikuiluan babesten ziren. Bidainiako gainan bota zituzten bonbak. Soldaduak Beasaindik sartu ziren, Mandubitik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-091-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azpeitiko parrokoak ez zuen bertan inor hiltzen uzten. Baina, Urrestillan faxista bat zegoen apaiz eta horregatik, bertara eramaten zuten jendea fusilatzera. Bonbak botatzen zituztenean ikuiluan babesten ziren. Bidainiako gainan bota zituzten bonbak. Soldaduak Beasaindik sartu ziren, Mandubitik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asike gerra denbora ondo ezautu zendun ordun.
- Gerra denpora ondo ezautu noan. Ondo ezautu noan gerra. Makiña bat hildeko ikusi gendun guk. Afusilauta, hilde ez, afusilauta.
- Baiño hori Urrestillan kalen ala zuen etxen´e bai?
- Urrestillan. Azpeitin e... zeon parroko zahar bat, ta harrek ez zuan uzten Azpeitiko partian iñor hiltzen; beno, Azpeitiko herriyan iñor hiltzen. Baiño Urrestillan zeon faxista bat, falangista bat apaiza. Harek esaten zun "Honea ekarri ta hamen hil". Ematen zituen gauero-gauero Urrestillara bi-hiru, bi-hiru ematen zituen. Han hiltzen zituen ta gero han enterrau. Enterrau ez, erdiek bistan eoten zian kanposantuan. Tristia zan oso. Gu hantxe mutikuak, bildurrez. Abioia, aeroplanoa etortzen zanian e ikuillua jun ta hango baztarrian gordeta.
- Zuen etxe ingurutikan pasatu zien soldaduk?
- E?
- Zuen etxe ingurutik, zuen baserri ingurutikan, pasatu zien soldaduk eta? Ala kaletik?
- Bai, bai. Kamiñun pasatu zian baiño, han e, pf... Han karlistak gaiztuak zian. Oso gaiztuak. Ordun zan kriminala ordun. Ordun hiltzen zituen...
- Nun refugiatzen zien eak?
- E?
- Nun refugiatzen zien o nun eoten zien eak?
- Eak nun?
- Bai.
- Herrikuek zian!
- Han herrin bertan eoten zian?
- Herrin bertakuek. Ezautzen zituen zein zien naziolanistak eta zein zien karlistak eta.
- Baiño esan nahi det herrin bazeukean tokin bat...
- Hiltzeko?
- Alkartzen zienak eak.
- Herrian e... Nunahi hiltzen zituen! Kamin baztar batea eman, han bota ta gero hurrengo egunin juten zan enterradorie, karretillakin eamaten zitun kanposantura. Ordun errez hiltzen zuen pertsona.
- Nundik sartu zien?
- Sartu Beasaindik. Beasaindik, Mandubitik, Matxinbentatik, Nuarbetik pasau zian Urrestildikan "Batallón Loiola", Azpeitira.
- Bonbaik eta?
- Bonbak, gureandik aparte, "Alto de Bidania"-n , han bota zituen bonbak. Ta gure amama ta... Beno, guk `amama´ esaten deu, e?
- Bai, bai.
- Gure amama ta izera zuriye zabaldute pakie zea iteko ta, bonbak hasi zienien bildu ta danak, aitte ta aittona, aittitte, ta danak ikuillura, ikuillu baztarrin gordeta. Abioiek aldein zuen ta ordun... Hamen, Elgetan´e bonbardeue ein zuenien ere gure etxeko kristelak "trrra" moitzen zian. Bonbardeue. Bildurre ez genduken, zazpi urtetik zortzira, ta...

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia