Baserriaren eta familiaren historia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-067-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: AZP-067/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Eta ordun hau bi bizitzakoa zan?
- Bai, bi bizitzako etxi zan. Ta...
- Ze bizi zien bi famili ala ez?
- Bai. Hamen leno... lenlen hemen zan e... bakarra emen zan bizitza... Ordun e... kalin e... etorkizun haundik ez ta basarri haundiye zala batentzat eta... bi anayek ezkondu emen zien itxea, bat alderdi baten eta bestie bestia... jarri emen zien hemen. Bat hauzkaldien eta bestie alde honta jarri emen zien, nik aitu izen nun. Ta... geo... beayek... harek'e Aizpuru bizi zun eta hemenguk'e Aizpuru apelidue. Ta gero, hamengo nere ama beste batekin e... ezkondu zan o ezkondu omen zan. Nik ez nun ezautu, baiñe ezkondu omen zan. Ta... zea... "viaje de boda"-tik etorri ta gizona ez omen zabillela burutiken... Behinik behin lanea orbela biltzea jun da ta ustet ixigita billau zebela. Nei amak ez zien hori ehundo esplikau, baiño beste... aman ahizpak eta esplikau zien hori nola... zea in zan. Ta geo... gure aitte, berriz, han Antxumarrin beste bizitza ezkonduta omen zan. Ta andri hil ein zitzekon partuen, ta geo nola... beste alboko basarrita jun zan... Hue bialdu in zeben. Ta geo bi alargunek ezkondu. Ta hamaika ume izen giñen gu.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!