Azokako lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-049-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garia egiteko urte sasoia azaroa izaten da. Artoa maiatzean egiten zen. Berdura azokan saltzen zuten. Astearte, ostegun eta larunbatetan joaten ziren azokara. Esnearekin egunero joan behar izaten zen.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: AZP-049/004
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Artoa
Transkripzioa
- Eta... Urte sasoi jakiñekon bat behar izaten zan artoa ta garie itteko? Noiz itten zan?
- Bai, udazkena, udazkena. Gariye iteko zean "noviembre". Oantxe, sasoi hontantxen iten zan gariye. Artue iten zan berriz maiatzan, "mayo".
- Maiatzan.
- Ta... Hoixe, sasoien sasoikue in ber izeten zan.
- Gero, ordun, berdura ta azokan saltzen zenduen.
- Bai, gero [berdurek...], sorue labratzen gendun, gero labrau ta, ipintzen genduen berdurie´re dana, o piperra, tomatie, baiñie, klase danak ipintzen giñuzen. Tratue, egunero tratue.
- Egunero juten ziñeten?
- Egunero ez, gaizki esan det! Juten giñen asteartie, ostegune ta zapatue.
- Hirutan. Hirutan izaten zan azoka?
- Bai. Ta geo bezeruk´e euki giñuzen, ta esniekin egunero jun ber izeten zan, e? Baiñe hola plazaa saltzea ta berdurie saltzea ta astin hiru egunin.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!