Azpeitia (Gipuzkoa)

Plazara tratura egunero

Plazara tratura egunero Plazan egiten zuten tratua; letxugak, tomateak, piperrak... saltzen zituzten. Lursail handiak dituzte. Labrantzarako lur ona zuten baserri inguruan. Garia, artoa eta baba lantzen zituzten. Ganadura ere bazuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-049-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plazan egiten zuten tratua; letxugak, tomateak, piperrak... saltzen zituzten. Lursail handiak dituzte. Labrantzarako lur ona zuten baserri inguruan. Garia, artoa eta baba lantzen zituzten. Ganadura ere bazuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze esango det /esangot/, tratue iten gendun hemen gehiena. Nola plazan ibiltzen giñen egunero, ta dana, letxugek, ta tomate ta piper ta klase danak, iten [giñuzen] guk. Ta... Lana galanki!
- Terreno haundie zeukezuen hemen ingurun?
- Ba, [nahiko haundikuk] bai. Oiñ pixket lagata gaure [berde ipini] ta zea baiño... Oiñ´e [nahiko haundikuk] badauzkeu bai.
- Ta zu umea ziñala, hemen buelta hau dana zuena zan? Hemen inguruko terreno hauek?
- Ez, ez zien, danak errepartidutakuek. Pusketa batzuk bestienak´e bai ta danak eta, bai. [Holakuk] giñen.
- Hemen, gaiñea, toki ona eukiko zenduen labrantzako, ezta?
- Bai, bai, ona, ona, oso ona. Bestela ez gendun jarriko ona eon ez balie! Onak zeuren ta... Hamen jarri gendun geure denpora guztiyen.
- Ze eitten zenduen, garie, artoa...?
- Gariye leheno bai eiten gendun guk gariye! Ta artue´re bai. Artue oaiñ´e bai, e? Artue ta babie. Oaiñ gariik ez deu /ezteu/oain iten. Artue ta babie. Leheno ganaue eukitze giñuzen, ta ganaue oaiñ dana kendu in giñuzen.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia