Azpeitia (Gipuzkoa)

Baserrietara argindarra eramateko kudeaketak

Baserrietara argindarra eramateko kudeaketak Udaletxeek bazuten baserri-munduarekiko sentiberatasuna eta ezagutza, baina beharrak alde guztietan zeudenez, dirua izaten zen arazoa. Hala ere, proiektu bat onartzen zenean, proiektu handia izaten zen: hala nola, argindarra eta ura pasatzea. Mendian goian zeuden baserrietara argindarra eramateko, Iberduerorekin tratua egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-047-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Udaletxeek bazuten baserri-munduarekiko sentiberatasuna eta ezagutza, baina beharrak alde guztietan zeudenez, dirua izaten zen arazoa. Hala ere, proiektu bat onartzen zenean, proiektu handia izaten zen: hala nola, argindarra eta ura pasatzea. Mendian goian zeuden baserrietara argindarra eramateko, Iberduerorekin tratua egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eiten zanak eiten zan herri baten o bestin proiektu haundiyek e? Ni akordatzen naiz Azpeitin argindarra jarri zanien, iya hirurehun basarri jarri zuen, zea, jarri zituen, berritu zitzayon e?
- Eta zentrala hemen nun zan? O nundik...?
- Iberdrola, Iberduero, Iberduero. Ordurako hemen behea indarra aillauta zeon, industriya ta kale inguruko basarritarrak eta bazaukaten argi ona, baiño gora, gora zauren lehengo alanbre xahar-xaharra arrastaka, erdiya txintxilika, eta haina den-den-dena berritu in ber zian. Eta ailllatu giñen Iberduerokin zea bat itea, tratu bat itea, Iberduerok beak iten zun proiektua, alta beak jartzen zun, ta transformadorik'e bai, ta geo distribuziyua, eta distribuziyu hori ordaintzen zan udaletxia eta Landa-garapen aldetiken diputaziyo dirutik ordaintzen zan eta geo basarritarrak beak, pusketa txiki bat, eta hola in zian e?

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia