Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskolara gutxi joan ahal izandakoa

Eskolara gutxi joan ahal izandakoa Baserrian lanik ez zegoenean joaten zen eskolara. Eskolako maistrari buruz hitz egiten du. Eskolan gutxi ikasi ahal izan zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-037-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian lanik ez zegoenean joaten zen eskolara. Eskolako maistrari buruz hitz egiten du. Eskolan gutxi ikasi ahal izan zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun eskola... juten ziñen... gari ittea bukatzen zenunian.
- Gari iti bukatzen zanien juten nitzen, eta, berriz, udaberriyen e... lurre, patati iteko o lurre preparatzen hasitzen zanien... Akabo! Itulie o zea o... hautz ta honutz ganauen aurrien.
- Nungo maestra zenuen?
- Maixtrie... hemen zean... basarri batekue. Hemendik Atzerreka (Aratz Erreka) birien, eztao... kamiño ixkiñen. Altsasu o baserriye. Felisa Korta, Alkor... nola zan? Felisa... Korta. Korta zan, bai.
- Ta nolakoa zan zuen eskola garaie?
- Gure eskola garaye... hantxe. Dotriñie ikixi ezkeo dana bale zan. Ordun dotriñie, eta letzen ta eskribitzen... ta holako gauze batzuk ikixi te... Geo geyo ibili zinak ikixi zituen zeak'e matematikak’e, baiño nik ez nun matematikaik ikixi... “restar”... “dividir”-eaño ez nitzen ailleau. Baiño nik errez kontau ditut izen dituten diruek eta gauzak e!
- Bai, ez ta!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia