Azpeitiko tabernak eta kasinoa lehen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-033-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haizea Odria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: AZP-033/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak , Aisia » Taberna giroa » Hotelak eta pentsioak
Transkripzioa
- Eta... ordun ba al zauen hemen taberna... hola ezaunik?
- Tabernak? Aurreko hau beti ezautu det. Euzkitza ez zan. Baiño... hor zien, oaintxe bezelaxe; Takolo Txikiyenekue, Pedronekue, Ustarriñeku ta Olkiñeku. Lau erreskan. Gero hor behera Galtxanekua... Erdi kalin taberna gutxi zan.
- A, bai?
- Ta geo...
- (Hiztuna 1) Barberiye hamen aurrien.
- E?
- (Hiztuna 1) Hamen aurrin estankuko... barberiye.
- Beti, hor bai.
- (Hiztuna 1) Olkiñekue ta Aureliñeko dendie...
- Gero, hure gero.
- (Hiztuna 1) Gero?
- Bai. Ta goyen zien beste... bi-hiru taberna. Antonenekua... oain “Fideo de mileto” o dao... Geo, oin banku ta dauren plaza txiki hartan, han kasinua.
- Kasinu al zaon Azpeitin?
- Hor?
- Bai, e?
- Haundiye, hotel da guzti.
- Ez nekin nik hori.
- Bai... Hori dana zan... Hasi hortiken ta Bittorreneaño bitarteko hori... tartien beste etxe bat, eta hotela. Ta beheyen tabernie ta komedorie ta... goyen’e bai. Bodak eta danak iten zien hor.
- A, bai e?
- Eta goyen zeuzkeben... jardiñe oso earra! Ta frontoie, oin daon hori? Kasinoko frontoie zan. Oso kuriosu zan hori! Geo, Azilonenekue ta hurrena Bittorrena. Mundun tabernaik famosuna!
- Ze ba zan famosue ba?
- Famosu, bea zalako halakue.
- Bea...
- Horko nausiye nik ez nun ezautu, errena emen zan. Ta horreatiken omen zuen Tojuneku izena. Ta geo, Bidaniko bat etorri zen horrea, Bittor. Ta... hark dana haundiye zun ba... hola hizketan hasten zanien ta erokiye zan... Ta kemiona ekarri zun semintzako... ta garai hartan oin bezelako erreztasunik’e ez... Kamion haundi zamarra zan, bai, garai hartako ta galde diyo: “Jo, Bittor, hori dek kamiona ekarri dekena...” “Kamiona ez dek hau!" "Zer dek ba?" "Hau trena dek!”. Holako ateraldi asko zittun. Ta beak esaten zun bi gizonek erten zebela Bidaniyen. Obispu zan bat, Bereziartua o, hamen Donostin eon zan. Hure ta bea.
- Bi gizon bakarrik?
- Bi gizon bakarrik.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!