Ama Azpeitiko plazara baserriko gaiak saltzera
Goizetan ama tratura joaten zen Azpeitiko plazara, baserriko gaiak saltzera. Buruan otarrea hartuta egiten zuen bere amak baserritik Azpeitirako bidea. Batzuetan Basiliok laguntzen zion bidean.
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko irailaren 10a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: AZP-031/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- E goizien, jeneralien, e... trature juten zan.
- Noa juten zan? Azpeitia?
- Azpeitire. Goizeko xeiretako atie han irekitzen.
- Nun? Plazan?
- Plaza, plazan, plaza berduran.
- Bai.
- Goizeko xeiretan irekitzen, ta ordurako askotan juten emen zan. Nik e...
- Esan dezu tratura. Zenen tratue?
- E?
- Ze, tratura juten zala esan dezu.
- Bai, tratue. Bai, hoixe... baserriko... patatie o letxugie o koniflorie o zeuna bubuen hartu... astoik ez zuen, astoik'e ez zan hemendik Azpeitira buruben otarrie hartute juten zan gure ama.
- Otarran trastek hartuta, oinez.
- Bai. Otarrakaie, hola otarra borobil bat eiten zan, “tur-tur” kargau haure, gaiñien beste zapi bet e... izeraen bat e.... zahartute, alderdi bat puzkautekue o holakon bat eta...
- Ta bakarrik juten zan.
- Bai, bai bakarrik juten zan.
- Zuek ez ziozuen laguntzen inoiz?
- Nik e... laguntzen niyon e... hemendik kilometro bat ingurure artien... goizien laguntzen niyon. Bai, batzuten e... nik'e ez beti e... Nik hemezortzi urte nitule hil zen gure ama.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!