Eskolan jesuitekin eta abadeekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: AZP-029/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Eskolan nun ibili ziñen?
- Eskolan... Loiolan, lelengotik. Lelengo komoniyue Loiolan ein nuen, Etxe Santuen e! Iten genduen xei-zazpi urtekin, iten gendun.
- Bi in zittuzun? Bi komunio...
- Bai. Ta geo, kalea hasten giñen eskola ta etortzen. Lelengotik jesuitek erakusten ziguen dotriñie lelengo komoniyo hori iteko. Eta hure iten gendunien, geo Azpeitire, eskola.
- Azpeitia, noa?
- Azpeitire e... ni zea kadi, karidadeko zeara...
- (Hiztuna 1) Mixikordire.
- Mixikordire.
- Mixerikordia.
- Eta...
- Ze mouzko eskola garaie?
- Geo, horrea etortzen giñen. A, ta geo zea... dotriñie ikixi in ber, ba, berriz, hamaike urtekin beste komoniyue. Ordun, apaiñe.Txuri-txuri jantzite, apain ordun. Eta abariekin, abariek hartzen ziguen zea...
- Lezioa o...
- Guk bildurre abare hoyekin. Izen’e, jesuitekin xuabe-xuabe ohitute geunden e! Xuabe-xuabe, jesuitek!
- Ta abadek gogorro?
- Abadik gogorro!
- Ta dotriña derriorra izango zan ordun, gaiñea?
- A, bai berko. Eta aldamenekue asmau ezinik o zea ai bazan... zeoze hitzen bat o esaten baziñon “aizu, ixilik e! Bestela zeuri...”.
- Bestela kastigue norbeai. Oseake abadek gogorrao zian jesuitak...
- Bai, neretzako bai.
- Bai. Ze izaten zian hemengok abadek eta jesuitak? Ala kanpotarrak?
- Jesusitek? Ez, tokatzen zana.
- Euskaldunek?
- E... bai, bai... bai, bai. Euskaldunek, jesuitek. Ta abarik’e bai, ezautzen giñuzen baiño ez gendun hola tratatzen eze ta. Gu jesuitekin beti umil-umil ohitute geunden.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!