Aramaio (Araba)

Untzillako eskolan ikasi zuen

Untzillako eskolan ikasi zuen <p>Untzilla auzoko eskolan ibili zen gerra aurrean, Julia maistra burgostarrarekin. Irakurri eta kontuak egiten, erdaraz ikasi zuen. Zazpi urtetik 14 urtera arte ibili zen eskolan. Maistra eskola-etxean bizi zen. Oso zakarra eta gaiztoa omen zen maistra hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Untzilla auzoko eskolan ibili zen gerra aurrean, Julia maistra burgostarrarekin. Irakurri eta kontuak egiten, erdaraz ikasi zuen. Zazpi urtetik 14 urtera arte ibili zen eskolan. Maistra eskola-etxean bizi zen. Oso zakarra eta gaiztoa omen zen maistra hori.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Amandrie ta aittajauna be.
-Bueno, eta hogeita lauan. Oseake, zu eskolan gerra aurrien ibiliko ziñan, ezta?
-Bai, gerra aurretik, bai, bai. Ta gero…
-Nun ibili ziñan?
-Untzillen bertan, Untzillan.
-Untzillan.
-Untzillako eskolan?
-Bai, orduen bertan egoten zien maistrak, gerua be.
-Eta ze zeukotzuein maisua, maistria edo?
-Maistrie, Julia.
-Julia? Ta nungua?
-Julia, Burgos.
-Maistria Julia.
-Bai.
-Burgalesa.
-Bai bai, burgalesa zan, ene, zakarraue. “Más"… Jo edozein gauzeaitti, gu abandonau ta erropak garbiketan zerea, Miekerreketara. Gu eskolan itxitta, danok itxitta.
-Jo eitten zittuein, e?
-Ta jo be bai ta bueno…!
-Eta… euskeraz-ta eittiaatik e…
-Eee orduen euskerie ez, orduen erderie eitten zan. Dana erdera.
-Baiña euskeraz eittiagatik kastigorik edo izaten zeuein?
-E?
-Kastigorik izaten euskeraz eitteaatik?
-A! Ba hori be ez naz /enaz/ akordetan, euskeraz ittiaaittik… ingo uskuen, baiña… ingo uskuen bai, ingo uskuen /inguskuen/.
-Ta ze, ze eskola klase, ze ikasi zeuein?
-Han ba ikasi gauen, ba, guk e "dividir"eaiño alleau… ba "restar", "multiplicar", "dividir"… ta, ba, horretxek, horretxek, ez dakitzu? Zipirri-zaparra horretxek gauzetxuok.
-Ta irakurten ta eskribiruten ta...?
-Ba ba hori bai! Irakurri ta eskribiru ta. Horreik biher dan moduen. Gu gertu gaz noranahiko. Biher dan moduen.
-Zenbat urtekin hasi ziñan?
-A, ba, orduen zazpiaz-edo hasten zan, e.
-Eta zenbatera arte?
-E, ba, hamalau bat edo. Ba, hola izeten zan, bai. Gero faltak be asko itten zien.
-Eta denpora dana Untzillako eskolan.
-Bai, bai, orduen beste lekutara ez zan jueten. Gerora ekin zan jentie kanpora-ta fueten, baiña orduen dana bertan. Neskatilla pillo galaaaaantak! Elixa guztie beteta. Orduan asko egoten zan. Dana beteta.
-Ze euen eskolia, eskola-etxe…
-Eskola-etxie, bai, eskola-etxie. Bai, bai, eskola-etxie.
-Senarra: [...] hor aurrekaldie...
-Bueno, neuk esango dittut e, eta zu ixilik!
-Senarra: … ha etxie…
-Neu naz esantzaillioi.
-Eta maisua auzuen bizi zan edo kalien?
-Ez, bertan bizi… zerien… eta bertan bizi zan. Bertan bizi zan. Soltera bat zan. Bertan bizi zan. Gu goixen ta bera beheien.
-A, eskola azpixan?
-Bai eskolan, beheko pisuen. Ta gu goixen. Ta goixen bittartie euken, ta gu [...] erropa garbiketan fueten zanien, beheko, hona beheko zera bat, saska batera, ba, handik bittartetik bizimodue ikusten. Ikusten gutsen txarrikerixa guztiok, oraiñelak eta. Ikusten gutsen sukaldien, ta gu harexei begire. Ta gero atorrenien, hola ifintteko. Makilliaz jo.
-A ta eskua…?
-Bai, bai! Ta hola, hola be bai! Begionduan da! be bai. Ha zakarra izaten zan, ha. Julia. Bai, bai, bai.
-Kontxo. Ze zan, gaztia?
-Ba eeee, orduko baauken hak… gaztia… “esas esas así un poco viejitas”. Moxkorra holan puxkat “como yo así un poco gorda y…”. Ba “cuarenta años” eukiko zittuen hak iguel. Ta desapareziru zan gerra denporan ta…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia