Azpeitia (Gipuzkoa)

Maristetan kalitate oneko irakaskuntza

Maristetan kalitate oneko irakaskuntza Maristetan ikasteko, ordaindu egin behar izaten zen, eta oso ondo ikasten zen. Han izandako irakasle bat oso ona zen, eta enpresari onak izateko aholku baliagarriak eman zizkien. Gerra garaian, maristek irakasteari utzi zioten, eta Inazio bera baserrian aritu zen lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-022-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maristetan ikasteko, ordaindu egin behar izaten zen, eta oso ondo ikasten zen. Han izandako irakasle bat oso ona zen, eta enpresari onak izateko aholku baliagarriak eman zizkien. Gerra garaian, maristek irakasteari utzi zioten, eta Inazio bera baserrian aritu zen lanean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Maristetan e... zeozertako preparau ziñen? Gero zeoze ikasteko o ez? Danantzako obligatorioa zana, huexe...
- Ez, hola marixtetan pagau in ber izeten zan xei pezta, duro zillerreko haundi hure ta pezetie... eta ordun, danak ez zen hure oso... zea ta geo, herriko hauetako ayuntamentuek batzuentzako subentziyuek eoten zan... eta maixtetan oso ondo eakusten zeben. Ta geo, gaiñea, nik izen nun suertie, ikearri izen nun, zeatiken profesorie toka ziun... giñen berrota hamar, berrota hamar justuen, eta berrota hamar justuek danak enpresayuek erten zien, klase bat o bestie, bestie... zan. Baiño haren, haren... emandako konsejuek ez zeben fallatzen, ta gauze bat nei pasa zatena: “Mira, cuando esta bien nunca pretendais a busca de mejor. Porque mejor no existe”, ta nik earki nauken hau, oso ondo, baiño “a busca de mejor” eta prakasa in dit haren konsejue. Eta...
- Begiengatik esaten dezu?
- Bai. Eta gero, esaten zuen pertsona bat ezautzen ta zer eta a... “nola hala txikito bat o kafe bat hartzea jun hadi te dirue ateatzen... nahikue dek ezautzen pertsonie” . “Ze sentidotan?” “Paiñolo artien ta pezetie billa ezin de ta [...] Operaziyo gutxi ein harekin ze dirue dana ordenaute gauze [...].
- Gustokoa da.
- Detalletsu ta osea... gauze askotan. Ikearri ona tokau ziun, bai. Ikearri ona tokau ziun.
- Ta esan dezu hamasei urte arte ibili ziñela maristekin?
- Bai, bakarrik... gerrie erten zun ta, gerrikin ta gero erritirau ein in ber izen gendun. Baiño geo gaiñea...
- Zeatik erretirau? Maristak ya utzi in zuen erakustie?
- Ez, ondiken'e segitzen diobe.
- Baiña gerra atea zan garayen?
- Ez, ez.
- Utzi ein zuen?
- Bueno, batzuk gerrik’e harrapu zitun, baiño ez. Gerrikin'e segi in zioben, gerrikin'e segi... Baiña guk gero auzun... este etxin laneako ta abar ta... Etxea erretira giñuzen. Ta gaiñea, baserrireko(z) hori ya nahiku zan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia