Fruta-arbolen txertaketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-008-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Ageda bezperan gerezia txertatzen zuten baserrian. Nola egiten zuten azaltzen du. Aita zenarekin joaten ziren horretara. Martxoaren azken aldera sagarrarekin gauza bera egiten zuten. Arantza zuriarekin ere egiten zuten txertaketa, mizpirak etor zitezen. Beste fruta batzuk ere aipatzen ditu. Mahatsa, menbriloa, udarea, etab. Eguraldiak sortzen dizkien aldaketak.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Ana Bastida
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:40
- Erref: AZP-008/009
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Geo, frute asuntu're oin baiño geyo sayau’re ustet eiten zala. Oin aspaldiko urtetan frakaso eman iten du bai! Lorie izeten da, baiño egualdi txarra dala ta ez dala ta... Jun den urtin oso gutxi izen zan. Leno, gogun daket, gure aitte zanak eta: “Keixi txerta ber da!”. Ta Santa Agedatan, bezperan eo, Santa Agedak hilen biyen o hilen bostin izeten die, otsailin. Keixi txertatzeko eoten zan hemen txokolateri moduko zea bat... ta surtin ipiñi, ta han berotu iten zan, erretxiñe ta ez dakit ze... Ta nahastute halako likido zea bat iten zan. Pomada bat bezela iten zan. Ta suten bero-bero ein ta geo keixi txertatzeko, ba, zein arbola zan earrena leno... Keixe klase asko zan, zein arbola zan earrena, harexi kendu mentue ta... Gu mutil koskorrak aitta zanakin atzetik hartu txokolatera hori ta han juten giñen ta iten zun zerrotikin lelengo moztu adarra. Adar zuzen samarra. Gero, erdiyen pitzau burni batekin, trintxikin o. Ta geo, mentuiyek ipiñi. Mentuiyek izeten zien, ba, hor... hamar zentrimetro inguruko txotx batzuek, baiño kimube zaukebenak ber izeten zeben ta kimu harez gora txorrotx-txorrotx ein ta hayek sartu. Bi bakoitzei. Gero igurtzi pomada horrekin dana bueltan-bueltan, ta gero, trapu batekin lotu berriz haizeik hartu ez dayen. Hori eiten zan keixi lelengo ta gero sagarra. Sagarra geotxo iten zan jeneralin. Martxuen azken aldea o hola. Baiña sagarrai’re, keixiei ta bezelaxe ya lan berdin samarrak in ber iten zizkon. Moztu ta len esan detan bezela sagarrik edarrena zein dan ikusi. Batzuek [...], sakon sagarrak, beste batzuk errege-sagarrak, beste bat atxabaleta-sagarra o esaten ziyobena’re bazan izugarri earra. Hayek eta... sagar hoyek'e txerta iten zien halaxe. Gero, beste bat zan arantzie, arantza zuriye o esaten zakona... Han mixperie ipintzen zitzekon hari. Arantzatik etortzen zan mixperie. Arantzie moztu, arantza zuri haundi hori, ta mixperien mentue ipintzen zitzeizkon. Beste hoiei bezelaxe, moztu ta pitzau ta beren pomada horrekin. Beste bat’e bazan, berriz, idi-sagarra esaten zitzekona. Oin gastau da. Oin ez da ikusten hemen. Baiña haura menbrillu iteko ta gastatzen zan. Izugarri earra zan. Jateko ta ez zan ona, baiña bestela oso earra zan. Ta oin ya desapareziute dao. Hemen ingurun ez det ikusi’re iten nik oin hure. Ez dakit ze iten [...]. Ta frute asuntun... mahatsa’re bai. Mahatsa geuk’e badeu ta oindik’e badeu. Mahats moskatela, itxeko paretan. Ta moztu ta sufratzen ta jarduten deu ta urte batzuten dexente ona hartzen deun, gaiñea, mahatsa! Ta aurreoko baten jardun gendun esaten mahatsak urte askoko biziye izengo dula, gaiñea! Horrek onuzkeo hirurota hamar urte baditu ta ondiken e... ondiken sasoeko mahatsa dao. Txermena’re, mixperie bezelaxe arantzatiken zea iten da... Hure’re nun daon earrena ikusi ta... Txermenak klase asko die: bat behintzet San Migel txermena o esaten zakona, oso earra. Beste bat negu-txermena hure ya gero heltzen dana da, baiña ale haundiye ta izugarri earra da. Hoyek'e, sagarrai ta bezelaxe klasie, zeuk nahi dezun klasie... arantzie moztu, pitzau ta sartu zea hoyek eta... gero, bestiei bezelaxe uendu (ukendu) o horrek ein ta ipiñi ta... Txermena, gaiñea, beste eozer gauze baiño errezoue zan zea iten. Bestiek geyo frakasatzen zeben, txermenak eta baiño. Gero, gaiñontzien... dana mixurkie ta, melokotoie ta, arana zan gurin asko. Baiña aranak oin ez die ikusten klase hau, klase haure. Aran klauri gorri batzuk bazien, hor arrautzin formako luze batzuk. Ta nik ez dakit desapareziu... Hure zan gure ama zanak eta beti plaza eman oin zeben saltzea. Astin bi aldiz o hiru aldiz eo juten zien. Goizin bitu ta otarrakaie hartu ta... beste klaudi berdi’re bai, baiño gorri harek zun famaik geyena! Ya hare desapareziu in zan! Ta gero, izen die urte batzun hamen landarie sartueatik... pixkat hasi ta ihertu. Keixi’re bai. Hemen gu gaztiek giñela keixe arbolak izugarriyek zien! Hogei lagun jiyota iual ibiliko zien han besteko egon zan keixa baten gaiñea. Batzuk honutzouen ta bestik honutzouen ta... Ze keixa pilla! Gure etxie altuba da, baiño gure etxin doblie baiño altuo zan gure etxe parin gora. Keixi asko izaten zan ordun. Ta oin urte hauetan udeberri txarra o arbolak’e gutxi daure e baiño... Udeberri txarra iteula, lori ta hartzeu... ta geo jotzen du... Jun den urtin izotza in zuen ta danak galdu zitun. Intxaurre daukeu guk asko, baiña intxaurre’re hoixe in ziyon jun den urtin. Aleik’e ez genduken!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!