Azpeitia (Gipuzkoa)

Soldadutzan Donostian eta Orion

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-008-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

21 urte bete aurretik soldadutzara joan zen eta Donostian eta Orion egon zen. Orduko kalabozoetako kontuak kontatzen ditu. Asistente lanetan jarri zuten aurrenetik eta gerora paisano ibili zen. Hasieran bizikletan ibiltzen zen eta gero treneko bonua atera eta etxera egunero bueltatzen zen. Orduko gertaerak kontatzen ditu. Otordua kanpamentuan egiten zuen eta lotara hango ezagun baten etxera joaten zen. Soldadutza osoa bi lagunekin pasa zuen.

Transkripzioa

- Soldau’re jun gitxiñen ta! Ordun... pixket gazte samar [...] gu hogeta bat urte kupliu baiño leno jun gitxunen gu. Urte hartan hogeta bat in ber. Lelengo Donostire. Ta geo, han bi hillebete o pasau ta Oriyoko gaiñea. Zarauztik Oriyoa daon tarteko kanpamento batea. Han pasau giñan denborale puxkat eta... Gero, han’e nahiko okerra. Egun baten ez zakit, ba, nik ondo ez ibili o ze in o ze... kapitanak illi moztu! Ta kalabozun sartu ta lau eunin euki! Han kalabozu izeten hunan txapitula zahar bat. Tejabana zahar bat. Ta handik ertendakuen berriz hots ein zean. Nere bildurre. Zertako ete zan: “Ba, berriz’e ein izango diat zeoze”. Aber asintente jartzeik nahi al nun galdeu zeanan. Ni ja-ta txokaute: “Honbre, beak hala iruitzen bazitzekon”. Hortarako, ofizinistie bilbotarra zeonan ta bilbotar harek esan ezkondu in ber zula ta asistente bat hartu nahi zebela... bizikletan ta zekiyena ta bizikletie zaukena ta nahi zukiela... Harek esan: “Ba, hortako Bastida bezelakoik ez da konpaiñi guztiyen!”. “A, ez?” ta “Ez”. Baiña ez zean nei zer esan ofizinistik. Hala, hori esan zienin: “Bueno, beak hala nahi bazun”. Bueno, poltsikotik eta ta itxiko giltzie eman zeanan. Abitaziyue nola zakeben hartute Bastida zea... alkilerzale hori bizi zen itxe hartan bertan. Maletan ailleauko ziela Bilbotik andregayenak ta hayek itxe hartan sartzeko. Hiruretako trenien ailleauko ziela, hayek itxe hartan sartzeko. Hala sartu ta... gero esan zean giltzi nik aukitzeko beti. Hala beti auki niñen soldautze guztiyen haren giltze hori poltsikun Geo ezkondu in ber zula, ba, ta... ezkondu hunan ta ni eun batzutan jayekin etxea permisukin. Gero ezkondu zanien etorri hunan ta : “Oin ze lan dauket?”. Ta esan zeanan: “Oin, ba, nahi baek paisano ibili, ez daukek soldau jakin beharriken”. Ta Getaiko baserri batetik esnie ekartzen zonan autobuse... ta aubusekin esne hori hartu ta ekarri. Ta gero, gora kanpamentura jiyo ta ogiyek ekarri... itxe hontako. Ta gero gaiñontzien-gaiñontzien, zeoze apartekue baldin bada [...]: “baiño hoixe dazkeu oingo lanak”. Hala, banatxabillen denbora askun ta itxin lan asko zaola ta pentsau nun egunero etortzen hasi ber nula etxea. Hala, bizikletan eunero etorriyez ibili nitxiñen denborale baten. Ta gero, esan nitxonan: “aber garanti bat”. Bizikletan aspertu in nitzela ta treneko abonu ateako nula. Merke ertetzen zila oso ta. “Baietz” ateatzeko. Xei hilabeteako trenan abonu atea niñan. Hutse kostatzen zitenan! Goizin jun ta hango zea hoyek iten nitxiñen ta atzea hamaike terditeko trena hartu ta etxea etorri. Etxin pasatzen niñen atsalde guztiye. Hola ibili zitzen denborada baten ta geo negu etorri zanin ba... Portaleko... nik ezautzen nitxiñen Zamaiko Miel ta Prudentxi hamen Urrustilgo matrimoniyo bat, baiño beak ni ez natxinan ezautzen. Egun baten, jai atsalde baten, han ikusi ta: “Honbre, Prudentxi! Zela [...] gu?” “Hi nungu haiz ba?” “Ni Kataingua”. “Ene Kataingua! Eze ber baek behintzet etorri hai gure etxea!”, esan zeanan. Bai nik gogun hartu’e! Ta geo, ondorengo baten esan nitxonan: “Aizu, hola ta hola esan dit nahi deten lo iteko ta zea... ta lo iteko tokiye pagakoizut nik eta emango al zizuke?”. “Jesus, emango ez diat ba! Bai, etorri hadi!”. Harea lo itea juten nitxiñen. Porke jan iten niñen kanpamentun bertan. Ta geo, pixkana-pixkana jaten hasi han ta geyo kanpamentura ezta jun’e. Harrezkeo beti Miel ta Prudentxi horrekin pasa niñen nere soldautzie dana.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia