Azpeitia (Gipuzkoa)

Erromeriara oinutsik alpargatak ez bustitzearren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-008-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Urrestilla ondoko Oñatz auzoan gertatutako pasadizo bat kontatzen du: erromeriara hanka hutsik joandakoa, alpargatak ez bustitzearren. Festetarako poz handia izaten zuten. Nahiko ondo bizi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aste guztiye taillerrien pasau ta jairako nahiko dirue. Alpargatak erosteko lain batzuk! Ta egualdi txarra iten bazan... Gogun daket geuk’e Oñetzea jun ber gendula erromeire ta... ebiye hasi ta besteku ta gu biyok ta: “Hi, oin alpargatak bustite ze in ber diu?” ta “hanka-hutsik jungo gaituk!”. Erantzi alpargatak eta hartu eskuen ta... iyiye Oñetzeaiño... Oñetz zea da... barriyo bat. Urrustil ondun daon barriyo bat. Harea ailleau giñen, iye ailleau giñen... han jantzi alpargatak. Han ibili ta etxea etortzeako busti ta puskau ta. Hurrengo astin... Bagendun bat, lagun bat, “Keixeta” esan detan horren ondokue Daniel zana o... Goizin erosten zitun alpargatak toki baten; toki jakiñien eoten zien. Ta meza ondun, bigarren meza ondun... alpargatak erosten zitun eta atsaldien beste parie erosten zun, danak puskatzen zitun atsaldeako ta! Gaiñontzien, ba, San Juanetako poza ta’re oin baiño haundiyo ordun! Ez, ba, gauze ikearri eongo zalako gaurko eunien konparaute baiño! Meza nausiye ta erromilletie gonbi... zea bedeinkaute. Ta geo, arbolie ipiñi. Ta arbolie ipintzeko poza. Ta San Jun suk eta... Ba hortxe, Urrustillen... bestela jendie nahiko ondo bizi zan! Oin’e bai e! Oin’e badauzkeu geure erronkak!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia