Anue (Nafarroa)

Etulaingo soinujolea Olaguen

Etulaingo soinujolea Olaguen <p>San Joanetan izaten dira festak. Antzina Etulaingo soinujole bati deitzen zioten eta afariaren eta hogei duroren truke erromeria eta festa jartzen zuen Olaguen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANU-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Joanetan izaten dira festak. Antzina Etulaingo soinujole bati deitzen zioten eta afariaren eta hogei duroren truke erromeria eta festa jartzen zuen Olaguen.

Transkripzioa

- Bai, Sanjuanetan dugu besta…
- San Juanetan?
- Bai, ordun ekartzen da, orkesta bat etortzen da, hiru eguntako edo hola, ta. Bai.
- Ta zuen gazte denboran egoten zen hola orkestraren bat edo?
- Eee, bueno, bestetan beti ekartzen zen orkesta, Erribera alde hortaik etortzen ziren, hortxe herri handi hoietaik, orkesta, bai. Ta, baiño, gero urtian artin ere hor […] izaten giñuen musika. Lehenago hemen ere bazen akordeonista bat, ta gero hemen Etulainen ere bazen bertze bat. Hori, Etulaingo horri, hemen bagiñen mutil purrusta hemen Olaguen, ta edozein igandean erraten [geinke], “gaur, gaurko behar dugu musikari bat?”, “ba, igual”. Deitzen giñun telefonoz etortzeko ta bazkalondon hartzen zuen bere akordeona bizkarrin, taka, taka, taka etortzen zen, ta atsalde guzian hemen musika, dantza. Bai. Ta gero ematen giñon herriko tabernan merendo-afari bat eta pagatzen giñun hogei duroko bat ematen giñon denbora hortan. Jornal pollita, gaiñera, orduan. Karo, urte aunitzeko kontue da hori.

Egilea(k): Ane Oruna (Hernani BHI) , Garazi Urdangarin (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia