Maria Pilar Unanue Arkaitz
Azpeitia (Gipuzkoa) (1937-2025)
Biografia
1937an jaio zen Aratz-Matxinbenta (Aratzerreka) auzoko "Sankristaukua" etxean. Halaxe deitzen zioten Pilarren etxeari aita sakristaua baitzen. Ama tolosarra eta aita Sankristaukua bertakoa ziren, eta Pilarrek anaia bat zuen. Auzoan bertan ibili zen eskolan lau urtetik zazpi urtera bitartean; gero, etxera bueltatu zen. Etxean taberna zuten, eta Pilar amarekin jarduten zen bertan lanean. Aratzerrekan basomutil ugari ibili ohi zen, eta ez zuten sekula lan faltarik izaten. Bestalde, erromeria egiten zuten igandero, eta taberna izan ohi zen erromeriara zihoan jendearen bilgune. 15 urterekin hasi eta 24 urtera bitarte neskame lanetan aritu zen Azpeitiko Uranga, Izarra eta Kiruri jatetxeetan, baita Debako Montrealen ere, besteak beste.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| AZP-060 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





