Jose Mari Iriondo Unanue
Azpeitia (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Urrestilla bidean dagoen Elosiaga auzoko Larrañaga baserrian jaio zen 1938an. Zazpi anai-arreben artean gazteena zen. Urtebete besterik ez zuela hil zitzaion ama, eta amonak hazi zuen "Atxunberri" (Atxumarriaga) baserrian. Sei urterekin, Aratz Errekara joaten zen eskolara. 13 urte zituenean Burgosera joan zen gaztelaniaz ikastera eta handik gero Gabiriara barnetegira. Horren ondoren, merkataritza-peritu izateko ikasketak egin zituen. Afrikan egin zuen soldadutza, Sidi Ifnin. 18 hilabetez egon zen han, eta bankuan lan egiteaz gain bertako irratian ere parte hartzen zuen. Bere asmoa etorkizunean banketxeren batean lan egitea zen arren, Loiola irratian hasi zen lanean soldadutzatik itzuli eta berehala. 22 urte irratian egin ondoren, 1975ean TVE-ko 'Telenorte' saioan parte hartzeko deitu zioten. Urte batzuen ondoren, ETB sortu zen eta bertan lan egiteko aukera sortu zitzaion. Bai ETB-ko, bai Euskadi Irratiko zuzendari izana da. Hainbat biografia eta lan ere egin izan ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-011 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane Agirrebeña - Aitziber Otegi | ||
AZP-012 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane Agirrebeña - Aitziber Otegi | ||
AZP-104 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
AZP-105 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
AZP-106 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
AZP-107 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
AZP-108 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute