Inazio Agirre Perez Ederti
Azpeitia (Gipuzkoa) (1922-2014)
Biografia
Azpeitiko Erdikalean jaio zen eta han eman du bere bizi osoa. Aitona Aragues del Puertokoa zuen (Huesca) eta hortik datorkio Perez abizena. Maristetan ikasi zuen eta merkataritza ikasteko aukera izan zuen. Marraztea oso gogoko zuen eta klaseak hartu zituen Manuel Ferrer maisuarekin. Margotzeko zaletasun handia izan du eta inork irakatsi gabe, bere kasa, ikasi du pintatzen. Gaztetan musika ere ikasi zuen Julian Barrenetxea maisuarekin eta koruan ibili zen kontralto gisa kantari. Aroztegia eta ehorztetxea eduki zituen anaiarekin baina, artearekiko zeukan zaletasuna zela-eta, dekorazio munduan bukatu zuen. Azpeitiko danborradako karrozak egin zituen urte askoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-025 | 2009 | Azpeitiko ahotsak | Haizea Odria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute