Umetako jolasak Plaza Berrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-065-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan Plaza Berrian jolasten zuten. Soka-dantzan. "Txintxerriñen" aritzeko, harriekin egiten zituzten markak. "Zapoka" ere ibiltzen ziren.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2020(e)ko martxoaren 06a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: AZK-065/032
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Umetan, neska-koxkorra ziñenin, jolasin nun ibiltzen ziñen?
- Plaza Berrixen ibiliko giñen, hanguk giñen, hantxe jaixo giñen ta.
- Gaiñea anai-arreba asko ziñeten ta.
- Hoixe! Nahi aiñe!
- Ta ze jolas eitten zenduen?
- Jolasa? Soka-dantzan ta. Txintxerriñen ta.
- Ta txintxerriñin eitteko, dibujua itteko ze?
- Hoixe, bilatzen giñuzen harri zea batzuk.
- Hoixekin?
- Ze eitteko esan dezu? Markak eitteko ?
- Bai.
- Bai be!
- Harrixekin?
- Zer zien? Han bilautekuk behintzet. Oin ez dauzket burun.
- Ta soka-dantzan ze kantatzen zenduen?
- Oi ene, auskalo ze! Gero bestie zapoka, badakizu zer dan?
- Zapoka bai, ixkutatzen, ezta?
- Bai, ixkutatzen.
- Ta nun ixkutatzen ziñazien? nun ixkutau?
- Hantxe iskilleratan gora junde, ganbara ertzien, makina bat aldiz eon ta behetiken “ikusten haut!!”. Itsu tokau zanak: “Ikusten haut, hor hao!!”
Egilea(k): Oier Juaristi (Azkoitia BHI) , Adei Lorenzo (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!