Azkoitia (Gipuzkoa)

Miserikordiako eskolak

Miserikordiako eskolak <p>Miserikordiako eskolak nolakoak izaten ziren azaltzen du. Mojekin erdaraz ikasten zuten, baita otoitzak ere. Doktrina-liburu bat erosi zuen, baina galdu egin zuen. Errezatzeko eta abesteko zer ohitura izaten zituzten aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Miserikordiako eskolak nolakoak izaten ziren azaltzen du. Mojekin erdaraz ikasten zuten, baita otoitzak ere. Doktrina-liburu bat erosi zuen, baina galdu egin zuen. Errezatzeko eta abesteko zer ohitura izaten zituzten aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Mixerikordiako eskola nolakoa zan?
-Ba!, etzien eskola zatarrak. Bi lagunetzako mahaitxo bat egoten zan, bi silla txiki, jaso ta bajau eitten zan, oin frontoietan-da egoten dien holako jaso ta bajau itten zien holako zera batzuk; ta geo mahi txiki bat eukitzen zeben eta barruan kajoia, tapa harekin tapauta kajoia. Han eukitzen giñuzen geure trastiak. Hola ibiltzen giñan, etzan txarra haura. Oiñ aiñeko lujoik-eta etzeen iñok etxietan eta eukitzen-da; ta gu haure ba guk etxien genduken baiño eskaso etzan, etxien bizi giñen baiño toki eskasaua.
-Monjekin ere erderaz?
-Bai, bai, bai.
-Eta haiekin orazioak eta ikasi beharko zenituzten.
-Bai. Eta erderaz ikixi giñuzen guk oraziuak, eta dotriñia ere erderazkua kalera etorri giñenin. Martirittan egon giñenin euskerazkua. Dotriña txiki bat. Eta gero kalera etorri giñanin haundiaue ere bazan eta haure erderazkua. Eta nik haura ez ahazteko erosi re ein nun neuk neurekin eukitzeko betireko ta, eztakit nun galdu zaten. Eztauket oiñ. Baiña kariño nion dotriña hari.
-Zer egin behar izaten zenuten, eskolara sartu eta segittuan errezau?
-Kalien bai. Martiritten eztet uste hola errezau ta itten zanik. Kalien errezau lelengo. Gero ertetzerakun kantau.
-Ze kantatzen zenuten?
-Hori "Cara al Sol" ero hori tta neri ahaztu re ein zat, batzuk goguen dauke baiña ni ahaztute nao. Hori kantatzen gendun eta holakuek pai. Eta zera errezau, eta erresariue ere guk gehienin errezatzen gendun arratsaldetan-da monjetan. Zeoze eskulana o jostekua o holakue ipintzen gendun, ipintzen ziguen, beraiek erakutsi eitten ziguen lana eitten, punto kruz da, bainikie ta holako gauza txikiek eitten, eta hori eiñez ba errezau eitten gendun. Ta maietzien-da amabirjiñiai kantuk eta eitten giñizkon, da holaxe izen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia