Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolan erdaraz egin behar

Eskolan erdaraz egin behar Erdaraz ikasten zuten, eta euskaraz egitea debekatuta zegoen. Martirietako eskolan, ez maistrek ez berak ez zekiten erdaraz; baina kaleko mojek bai. Nahitaez erdaraz hitz egin behar izaten zuten, nahiz eta ulertu ez. Askotan, buruz ikasi behar izaten zituzten gauzak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erdaraz ikasten zuten, eta euskaraz egitea debekatuta zegoen. Martirietako eskolan, ez maistrek ez berak ez zekiten erdaraz; baina kaleko mojek bai. Nahitaez erdaraz hitz egin behar izaten zuten, nahiz eta ulertu ez. Askotan, buruz ikasi behar izaten zituzten gauzak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskeraz ikasten zenduen?
- Ez, erderaz ikesten gendun. Ta euskeraz eittie prohibidute gaiñea. Eta, pentsaizu, nik enekin erderaz, ta Martiittan guri eskolia ematen ziguen bertako alaba haiek ez zekien erderaz, eta erderaz ein bihar izeten gendun. Oin, kalera etorri giñenin Mixerikordian zeuren monja haiek, haiek bazekien erderaz, eta igual batzuk zien gaiñera euskeraz ez zekienak, kanpotik etorrittakuk-eta zien da. Baiña ez giñikigun, erderaz ez giñikigun eta erderaz ein ber izeten gendun. Holaxe. Sumie ta hoiek numeruek eitten giñuzen hoiek entenitzen giñuzen, baiña askotan liburu batzuk letuta ta, liburu haiek..., han letu gendunak ze esan nahi zun ezta aztarranik e. Buruz ikixi ta kitto.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia