Apaizen jarrera egoeraren arabera
Apaiza zorrotzagoa zen neskekin mutilekin baino. Neskek ezin zuten edozer jantzi: beti tapatuta joan behar izaten zuten. Herri batzuetan dantza lotua onartzen zuten, baina Azkoitian ez.
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: AZK-040/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
- Apaizak beti’re neskak gaiñea okerro ikusiko zizuen igual, ez? Neskanganako zea gehio eukiko zun, apaizak esaten det. Mutillei librexeo utziko zien igual baiño…
- A, bai! Hori bai, neskak eozer jantzitta’re ibiltzeik ez zan eoten, baiña bestela...
- Taberna juten ta’re ez zien uzten ta!
- Zer?
- Guk ez gendun, edozer jantzitta ibiltzen’e, ordun apaizak ez zeben uzten.
- Ze jantzi behar izaten zenduen?
- Zea, tapauta ordun. Ordun ez zan ez tirantaik, eta ez manga gabe ez. Ordun ez zeon holakoik ametitzeik. Baiña, halaxe ohittu giñen, ta halaxe bizitzia eman deu. Ta gaiñea ez gendun ikusten ordun ezeren... Oin diferente ikusten deu [...].
- [...] herrin, herrira batek ekarri zuen dantza lotua, ta hamen harek ez zun ametiuko.
- Ahalegiña in zun.
- Azkenien ba al dakizu ze in zuen? Nik sueltua jotzen nun, baiñe aurrien jarri ta heldutik. Ta etorri ta apuntatzen ta jardun zun apaiz horrek, harek kasteillanoz [...] zituala, ta [...]. Herrin dana libre, ta ta hamen... Aizpurutxon dantza lotua, han Urrategin dantza lotua, ta hamen ez? [...], baiñe...
- Ez, haiek’e ordenie zaukeben obispauetiken orduen eukiko zeben ta.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!