Arropa-dendak eta alpargatak josten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kalean lehen ere baziren arropa-dendak, ugari gainera. Lehen arropak piezan egoten ziren, ez josita. Alpargatak josten ziren Azkoitian, eta bera ere horretan ibilitakoa da. Josten diru pixka bat ateratzen zuten.
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: AZK-040/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Kalen bazan erropa-dendaik?
- Erropa-dendak? Bai, ordun bai. Garai hartan erropa-denda dexente zeon kalin.
- (senarra) Hamen auzoko bat badao oain’e […].
- Ze… ze denda zien? Izenakin o akordatzen zea o…?
- Ordun erropa-dendan izena Aldalurreneku ta Bernabeneku ta… bestie Iñexiotarreneku, ta… erropa-dendak zea itten zittuenak. Ordun erropa asko zea itten zan. Piezan eoten zan, jositta oain bezala ez zan eoten ordun erropaikan.
- Alpargatak’e eitten zien Azkoitin ezta?
- Bai. Alpargatak josten jardunda nao ni. Hementxe itxin, alpargatak josten. Lehen jayo nintzen etxen’e bai, eta honea etorritte’re jardunda nao ni apargatak josten.
- Dirue nunbaitteako izaten zien alpargata hoik, o zuentzat…?
- Ez, ez, ez. Dirua josten gendunan diru geuretzako zea itten gendun ordun.
- Baiño esan nahi det, kalea nunbaittea entregatzen zittuzuen?
- A, bai, bai, bai! Hori bai. Zean, Jesus, Txantoneneaku zan abarketak o zea itten zigunak; ta guk eiten gendun etxea ekarri, geo telie josi, ta atzea eaman. Ta ordun asko ez zeben paatzen, baiño zeoze paatu itten zeben, ta zeozer jornala atea itten zan.
- Ordun etxe danetan ia alpargatak josten, ezta?
- Hamen leku batzuten bai, danetan ez.
- Baiña Azkoitin bertan, hala’re…?
- Axkoitin herriyen bai, baiña baillara hontan ez zan itxe askotan josiko abarketikan.
- (senarra) Abarketak gure alabak’e asko josi zitun.
- Bai, gero bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!