Aurkezpena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-040-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Martirieta (Martitte)
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: AZK-040/001
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Izena eta abizena esaten badidazu.
- Angeles Aramendi Aranbarri.
- Ze urtetan jaio ziñen?
- Mila beratzirehun de hogeta hamalauan jaioko nintzan.
- Hillabetea eta eguna?
- Oktubrian biya.
- Nun jaio ziñan?
- Amusategi baserriyan.
- Hemen Martirittan, ez?
- Bai. Azpikaldeko etxen.
- Zer zenun, aitta edo ama bertakoa?
- Aitta.
- Eta ama nungua zenun?
- Arrieta-Arrazakua, hamengotxe baillarakua. Hortxe dao. Atzo[...] izen ziñan. Eskubitaa tontor-tontorrin Arrieta hortxe dao. Hantxe jaio zan nere ama.
- Hemendik bide puxka bat bai harutza.
- Bai. Kilometro bat pasatxo. Asko gehio ez. Nik egunero harrapatzen det kilometro haura. (...)
- Sasoia.
- Sasoia bai; beharra ez da asko hobia.
- Zuek baserriko bizimodue egingo zenuen, ganadue ta bazenuen.
- Bai, ganaukin-da. (...) Basuan da souen bizimodue hortan eman deu guk. Bi urte neskame ein nittun aberats-etxe baten baiña.
- Zenbat anai-arreba ziñaten?
- Gu hamaika.
- Sail earra.
- Bai. Gaur ez dao holakoik.
- Amak lan puxkat ein beharko zun.
- Bai.
- Gaur bat eta bi.
- Geuk e bost hazi dittuu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!