Azkoitia (Gipuzkoa)

Otorduetako jakiak

Otorduetako jakiak Eguneroko otorduetan babak eta porru-patatak jaten zituzten. Arrain gutxi izaten zen, bakailaoa tarteka.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eguneroko otorduetan babak eta porru-patatak jaten zituzten. Arrain gutxi izaten zen, bakailaoa tarteka.

Transkripzioa

-Eta puxkat baserrira bueltatuz, lehen esan dezu baratzan hartzen zenituztela baba eta artoa eta. Eguneroko otorduetan zer jaten zenuten, zer izaten zan?
-Jeneralin babie izeten zan eta porru-patatak´e bai. Baiñie zeon garaien baiñie´re bai. Babie asko jaten zan, edo zuriye edo gorriye edo.
-Eta arraiñik eta haragirik?
-Oin bezela ez. Diruik ez zan eta. Diruik ez daonin ez do.
-Ze arrain jaten zan orduan, jaten bazenuten?
-Bakaillaue edo, holaxe.
-Eta hori zer izaten zen, asteburutakoa edo astegunetan ere...
-Baa... Astegunien ez zan holakoik. Asteburutan izeten zan jaireko edo holaxe.
-Eta haragia?
-Jaireko edo holaxe haure´re
-Oillaskoa edo?
-Oillaskuek etxien hazten zien eta saldu. Dirue behar zan eta.
-Eta haragia zer izaten zan, jaten bazenuten?
-Xerrara, jeneralin, normalin xerrara.
-Eta postreak, fruta? Edo izaten zan postreren bat etxekoa?
-Bai, han frutie asko zan gure jaiotetxien eta frutie beti egoten zan nahi aiñe.
-Sagar erreak edo?
-Bai, bai. Sagar erria edo. Garaien garaikue beti egoten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia