Azkoitia (Gipuzkoa)

Labesuan egindako ogia

Labesuan egindako ogia <p>Amak erakutsi zion ogia egiten eta nola egiten zuten azaltzen du. Labesuan egiten zuten ogia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak erakutsi zion ogia egiten eta nola egiten zuten azaltzen du. Labesuan egiten zuten ogia.

Transkripzioa

-Ogia etxean egiten zenuten?
-Bai, ogiye etxien.
-Nola egiten zan, esplikau puxkat.
-Azkarriye beti egoten zan eta. Azkarriekin eitten zan; iriñe eralgitte ipiñi mahiyen, eta gero ure ipiñi baldakarie tamaiñuen hozberuen eta gatza bota pixket eta gero azkarriyekin iriñe.
-Zeiñek erakutsi zizun, amak?
-Eta zer zeneukaten, labesua bazeneukaten ogia egiteko?
-Bai, labie ogia egiteko.
-Nolako labea izaten zen, egurrezkua edo?
-Eez! Egurrek sue hartzen du, suekin eitten da! Haure izeten da ladrillue, eta irulikie edo igeltsue edo, bueltan-bueltan-bueltan-bueltan, goie itxi eta atia ipiñi hola eta ate hartatxetiken sartzen da barrura. Hor labadoran sartuko balitz bezelaxe.
-Barrura?
-Barrura. Garbiu plaza haure lelengo, illuntziye bittu kanpoon eta ein eskobak, asune edo illuntziye edo, garaien garaikukin, labie garbi-garbi-garbi ein, hiru bat ein ber izeten die hola garbitzeko.
-Zerekin garbitzen zan?
-Entenditzen al dezu, illuntziye eiñ. Illuntziye ba al dakizu zer dan?
-Zeri deitzen diozue iruntziye, belarrari?
-Erramue edo, mendie edo, entenditzen?, asune edo, holakukin. Hiru bat ein, lelenguen haundiak [...] kendu, bigarrenien gehio eta hirugarrenin garbi-garbi eiñ. Oiñ´e bai, e. Ordun bakarrik ez, oiñ´e bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia