Janzkera eta oinetakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-036-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: AZK-036/009
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
-Eta erropak? Ze erropa jazten zenituzten?
-Oiñ aiña erropa etzan ordun.
-Neskak nola jantzita joaten zineten?
-Soiñekue jazten genuen normalien. Eta jertsen bat, eta neguan abrigua.
-Soineko luzeak?
-Ba, ez luzia, ez motza, hortxe tamaiñukua.
-Hankak bistan eramatea eta...
-Hankak bistan ibiltzen zien, bai.
-Ez zen pekatu...
-Belaunetik gorakoik etzan. Mangak normalak, ez oin bezela tirantedunik eta orduen etzan.
-Eta hankatan, alpagatak edo abarkak edo zer?
-Beno. Alpargatak udan eta normalin hala ibiltzen zin; eta neguen abarkakin juten giñen kale ondoraiño eta gero han ganbiyau zapatak, eta atzera berriz etxera etortzerako, kaletik ertetzen genunin ganbiau eta zapatak eskun ziela etxea.
-Eta nun uzten zenituzten?
-Abarkak eta?
-Bai.
-Bueno, txokon baten, beti izeten zan nunbaitten tokiya ta.
-Eta gero kanbiau eta etxera.
-Gero ganbiau eta etxera.
-Abarkak ze izaten ziren, gomazkoak?
-Bai. Narruzkuk´e, gu txiki-txikiak ginela narruzkuk ezautu nittun nik, narruzkukin´e ibiltzen giñen.
-Eta zapatak?
-Zapatak´e bai. Zapatak oin bezela etzan aukeraik, baiña zapatak´e bazien.
-Haiek igandetarako?
-Bai, bai. Etxien ibiltzekoik ez, e! Etxien ibiltzeko eta ez.
-Etxean normalean abarkekin ibiliko zen.
-Abarkakin, abarkakin etxien.
-Eta neskak bazenuten ohiturarik painoloa jazteko buruan edo? Painoloa eramateko edo?
-Ez, holakoik etzan.
-Eta mutilek?
-Mutilek´e ez.
-Mahonezko galtzak?
-Bai, maonezko galtzak ibiltzen zin, normalin maonezko galtzak.
-Eta txapela? Bazuten ohitura mutilek txapela eramateko?
-Ez.
-Batzuek esaten dute: denak eramaten zuten txapela. Beste batzuek ezetz esaten dute eta.
-Normalien ez. Edadetuek bai.
-Zaharrak gehiago?
-Bai, edadetuek bai. Baiñe gaztiek hola normalien ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!