Azkoitia (Gipuzkoa)

Zakua buru gainean aterkiaren lekuan

Zakua buru gainean aterkiaren lekuan Aste osoan arropa bera izaten zuten. Euririk eginez gero zakua hartzen zuten, orduan ez baitzen aterkirik izaten. Abarkak erabiltzen zituzten gehienetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aste osoan arropa bera izaten zuten. Euririk eginez gero zakua hartzen zuten, orduan ez baitzen aterkirik izaten. Abarkak erabiltzen zituzten gehienetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara jantzita nola joaten zineten? Uniformeren bat?
-Ez. Uniformia? Guk aste guztia arropa batekin ibiltzen giñan gu. Praka motxak, abarka-galtzetak, eta euriye bazan zakue burutik. Ez zan guardasolik eta ezerre ordun.
-Ez zan izaten aterkirik-eta?
-Ez, ez, ez. Ez zan izaten. Zakue. Gu mutil koskorretan beti zakue, eta gu bezela gurekin ibilli zienak. Zakue burutik eta aste guztian erropa..., oin bezela egunero-ta?
-Ze izaten zien, maunezko galtzak?
-Bai, jeneralian bai, jeneralian hala izeten zien.
-Abarkak larruzkoak?
-Ez. Ni hasterako gomia, gomazkuak zeuren.
-Eta txapela?
-Ez, txapelik ez. Sekula ez gendun txapelik ibiltzen guk.
-Ez zen ohiturarik?
-Ez zan ohitturaik. Gaztiek ez, zaharrak, aittonak-eta danak. Gaztek ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia