Azkoitia (Gipuzkoa)

Gazta egiteko prozesua

Gazta egiteko prozesua Ardiak eskuz jezten zituzten eta gazta egiten zuten amak eta koinatak. Gazta nola egiten zuten azaltzen du. Gatza estutzeko ontziak burdinazkoak izaten ziren. Larunbatetan kalera saltzen zuten gazta. Orduko diruak eta haien balioa aipatzen ditu. Zapatuetan esnea saldu eta etxerako erosketak egitera joaten zen arreba.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-032-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ardiak eskuz jezten zituzten eta gazta egiten zuten amak eta koinatak. Gazta nola egiten zuten azaltzen du. Gatza estutzeko ontziak burdinazkoak izaten ziren. Larunbatetan kalera saltzen zuten gazta. Orduko diruak eta haien balioa aipatzen ditu. Zapatuetan esnea saldu eta etxerako erosketak egitera joaten zen arreba.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta garai hartan ardi-jezteko makinak-eta ez zan egongo ta...?
- Bai zera! Eskuz. Neuk´e ardi-jazten gazteik ikixi nun. Gero gaztaie itten zuen.
.- Etxen gazta itten zuen?
- Etxien gaztaia. Bueno...!
- Zuk itten al zendun?
- Ez! Nik mamiya harrapauta jan bai!
- Zenek itten zun gazta, amak?
- Amak edo koiñetak, anaiyan andriek. Ta hantxe.
- Akordatzen zea nola itten zuen?
- Akordauko ez naiz...? Bai, bai.
- Esplikau pixkat aber nola itten zuen...
- Gatzagiye botatzen [zaioe]. Gatzagiye badakizu ze iziten dan? Haure urakin pixkat zea inde botatzen zendun ontzi baten ta esnie epeltzera juten zanien haure bota ta gero gogortzen zanien eskuekin batzen zittuen ta... Geo gaztanontziye izeten zan, pote bat. Hara sartu ta eskuekin...
- Ze izaten zien egurrezko potek?
- Ez, ez, ez, txapie. Ta txuluk inde ta handik ertetzen zan gatzori zea ta... Eskuekin estutu-estutu-estutu in ta gero ipintzen zuen ta han.
- Keetu o itten zittuen?
- Batzuten bai kolorie itteatik, baiña ez, bestela indekue edarraue, ke gustue izeten du bestela harek.
- Eta kalera saltzen zenduen gaztaik edo?
- Bai, arreba´re beti juten zan, harek zapatuen... Oso maittie nindun ni harek. Eta esaten zien menda [igurtziyek], mendie izaten da, ba, ta usai ederrakin kuartuk garbitzeko. Ta [...] 10 zentimo izeten zan dirua. Bostekuak´e bai, 10 zentimo´re bai, gero bi erriel... Bi errieleko hori izeten zan duro zillerra bezela, txikiye izetie. Eta bestie zan txapie... Nola esango dizut, ba? Txakur haundi hori, 10 zentimo balio zittun harek, eta bostekue bestie, harek txikiñek. Oin zentimue ibiltzen dan bezela, orduen 5 zentimo eta 10. Ta 10 zentimoko harek 10 behar zin pezetie itteko. Ta bestiekin bi erriel, pezetien erdiye.
- Eta diruik ateatzen zan gazta saltzetik ordun?
- Bueno, nere arreba....
- Esnea´re bai?
- E?
- Esnea´re saltzen zenduen?
- Esnia´re bai, bai, esnia´re bai. Zapatutan juten zan gure arreba haura askotan kalera. Esnie zeukenien esnie ta gero patata [berrie] hasten zanien patata [berrie] ta astue kristo bezela kargaute juten zan. Ta bera ezkontzeko zebillen orduan eta beretzako arriua [plantau] zun harek [iñon dañoik] itteke. Etzan haundiye izengo, baiña... basarri batera ezkondu zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia