Alpargatei tela josten etxean
Etxean ikasi zuen alpargatak egiten. Kalean tailerretan alpargaten zorua egiten zuten eta Manuelak eta etxekoek tela josten zieten. Norberak nahi adina egin eta trukean dirua jasotzen zuten.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 14a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: AZK-029/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza
Transkripzioa
- Ta nola ikasi zendun abarketak itten zuk, hantxe etxen eakutsita?
- Bai. Bestik eitten zeben ta nik´e bai. Guk eztakit nun... lehelenguk eztakit nun ikixiko zun.
- Ta nola itten zittuzuen abarkak?
- Abarketak!
- Abarketak nola itten zittuzuen?
- Esaten dizut, ba, zorue... Kalin taillerrak egoten zin ordun´e, ta han eitten zittoben abarketa formako trentzakin abarketin azpixe, ta guk gaiñeko tela hori josi. Ta tela haure josi ta hori ekarri atzea.
- Oseake, kaletikan eamaten zenduen etxea azpiko zorue?
- Bai.
- Eta telak eta harixe-ta eman ta geo han guk josi han.
- Tela-ta beak ematen zizuen?
- Bai!
- Eta geo ordaiñetan pagatzen zizuen?
- Bai, bai.
- Eta ze izaten zan, eguneroko lana o nola izaten zan?
- Ba, asko itten bazendun, egunero. Gutxi itten bazendun, bi egunetik behin edo... baiña egunero itteko gurin asko giñen ta... asko, asko josten gendun.
- Danak zekizuen etxen josten?
- Bai, danak, amak´e bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!