Azkoitia (Gipuzkoa)

Gaintza baserrian jaioa; umetatik baserrian lanean

Gaintza baserrian jaioa; umetatik baserrian lanean <p>Azkoitiko Gaintza baserrian jaio zen. Ama Gaintzakoa eta aita Elgoibarko Aizti Haundi baserrikoa zituen. Sei ahizpa eta anaia zituen. Aita hil zenean 12 urte zituen eta berak hartu behar izan zuen baserriko lanetan aitaren kargua, anaiak lantegian baitzebiltzan lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-029-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azkoitiko Gaintza baserrian jaio zen. Ama Gaintzakoa eta aita Elgoibarko Aizti Haundi baserrikoa zituen. Sei ahizpa eta anaia zituen. Aita hil zenean 12 urte zituen eta berak hartu behar izan zuen baserriko lanetan aitaren kargua, anaiak lantegian baitzebiltzan lanean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, hasteko, izena ta apellidue ta nun jaio ziñen esaten badiazu...
- Nik ez dakit ze urtetan jaiotakue naizen. Izen-apelliduk esango´itzut: Manuela Zabala Zabala.
- Zabala Zabala?
- Bai.
- Ta ze jaio ziñen, hemen bertan? Klara donean?
- Ez! Basarrixen. Atzo esan zizun, ba, Gaintzen jaixotakue nitzela ta? Hantxe.
- Gaintzan?
- Bai.
- Nun dao Gaintza?
- Nundik esango dizut, ba? Izarraitz... Azuletiken gora juten da. Leheno Azule hor zaon, ba? Handiken gora.
- Azkoitin...?
- Bai! Azkoittixen.
- Eta gurasok´e basarrikok zittuzun?
- Bai, bertakua ama ta aitte... ez dakit nungue izango zan, Elgoibarkue edo. Bai.
- Alaba: Hare´re basarrixen izena... Basarrixen izena...
- Aizti Haundi.
- Aizti Haundikoa?
- Bai.
- Eta basarritik bizi ziñeten?
- Gu bai, baiño bi ahizpe zabiltzen Intxaustin lanin.
- Zenbat anai-arreba ziñeten?
- Sei ahizpe ta anaixe: zazpi.
- Eta [anai-arrebak tailerren] eta zuek basarrin lanen?
- Anaixe han basarrixen. Ahizpe bi, bi ahizpe Intxaustin.
- Eta zu zeorri basarrin ?
- Ni basarrin, bai. Aitte hil zan nik 12 urte nittula, eta haren tokirako ni.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia