Azkoitia (Gipuzkoa)

Astoarekin errotara; ogia etxean

Astoarekin errotara; ogia etxean <p>Baserrian denetik ereiten zuten. Errota Olabarrin zuten (Azkoitian) eta hara joaten ziren astoa hartuta. Eramaten zuten zakutik hainbesteko bat kentzen zieten. Ogia etxean egiten zuten etxeko kontsumorako. Ez zuen errazionamendua ezagutu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-029-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian denetik ereiten zuten. Errota Olabarrin zuten (Azkoitian) eta hara joaten ziren astoa hartuta. Eramaten zuten zakutik hainbesteko bat kentzen zieten. Ogia etxean egiten zuten etxeko kontsumorako. Ez zuen errazionamendua ezagutu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zer zeuketzuen basarrin, ganadue?
- Danak, gauze danak. Leheno garixe, artue, babie... dana eitten zan, ba? Guk danak eitten giñuzen.
- Ze eitten zenduen... errota bertan zeukezuen, etxe ingurun?
- Errota Olabarrixan.
- Etxetik gertu?
- Aingeru Guarda ingurun, hantxe pixket goratxuo.
- Eta haruntza juten ziñeten.
- Haraxe jun ber iriña ekartzea. Garixe o artue hartu ta haraxe jun ta ekarri.
- Ta nola juten ziñeten, oiñez ?
- Astuukin!
- Astoa hartuta?
- Berko oiñez jun! Ordun ez zaon automobillik!
- Alaba: Etxin ez [zauken] ez argiik ta ez urik.
- Astoa hartuta?
- Astuukin errotaa.
- Eta han ze ein ber izaten zenduen? Pagau ein ber izaten zenduen zeoze?
- Bearek kentzen zun ematen zendun zorrotik. Lakie kentzen zun.
- Nola? Lakie?
- Bai. Bai be, harek kilue edo eztakit nik zenbat kentzen zun. Zorro hartatik kentzen zun harek, guk ez giñon dirurik ematen baiñe... holan eitten gendun.
- Eta ogia eitten zenduen etxen?
- Bai.
- Zuk itten zendun ogie etxen?
- Bueno... etxin zaonak!
- Alaba: Artue´re bai, ez, ama ?
- Artue´re bai batzutan ta... hola, artue ta esnie jan ta...
- Eta etxen indako ogie kalea saltzen zenduen?
- Ez, ez, ez, etxeako lain.
- Garai hartan ogie ze izaten zan, razionamentukoa?
- Ez. Gero zin razionamentukuk! Gero. Guk nahikue ogi eukitzen gendun erosi ezkero.
- Eta soron-ta ze lan eitten zittuzuen?
- Soruun? Esan dizut, ba! Artue ta babie ta garixe ta... izeten zin gauzak. Oin garixe ahaztuta dao, baiña guk beti itten gendun, urtero-urtero.
- Eta haik kalea saltzen zittuzuen, azokaa o nunbaittea?
- Ez, ez, ez, etxeako.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia