Azkoitia (Gipuzkoa)

Manjonianoak, salestarrak eta merzedarioak Floreagan

Manjonianoak, salestarrak eta merzedarioak Floreagan <p>Gerra denboran, Floreagan zeuden rekete eta soldaduekin ikasten ibili ziren. Lehenbizi "Ave Mar&iacute;a"-koak, manjonianoak, etorri ziren Floreagara, baina gerra atera zenean batzuk fusilatu egin zituzten, beste asko frontera joan ziren... Haien ondoren, salestarrak egon ziren 1937tik 1947ra bitartean. Salesiarrek bokazio handia sortu zuten herrian, baina gerraren eraginez gutxi geratu ziren eta haiek ere alde egin zuten. Salestarren ondoren merzedarioak egon ziren denbora batez, baina 1982an salestarrak bueltatu ziren berriz ere. Salesiarrek eta mixerikordiakoek (mojek) bat egin zuten eta eskola mixtoa jarri zen Floreagan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-025-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran, Floreagan zeuden rekete eta soldaduekin ikasten ibili ziren. Lehenbizi "Ave María"-koak, manjonianoak, etorri ziren Floreagara, baina gerra atera zenean batzuk fusilatu egin zituzten, beste asko frontera joan ziren... Haien ondoren, salestarrak egon ziren 1937tik 1947ra bitartean. Salesiarrek bokazio handia sortu zuten herrian, baina gerraren eraginez gutxi geratu ziren eta haiek ere alde egin zuten. Salestarren ondoren merzedarioak egon ziren denbora batez, baina 1982an salestarrak bueltatu ziren berriz ere. Salesiarrek eta mixerikordiakoek (mojek) bat egin zuten eta eskola mixtoa jarri zen Floreagan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero gerra-denporako zeak, reketik eta soldauek eta zea hoixek eta hamen portunatzen zianian, klaro, haixen artian bazeuren batzuek eo seminarixuen estudiatzen zeurenak eo haixek´e berdin han zebiltzen, ba, eta haixekin´e ibili giñen pixketien. Geo, gerrie akabau baiño lehenuo etorri zien 37n etorri zien Salesianuek hona. Ez! Geizki esan det, geizki esan det. Etorri zin lehenengotiken haixek alde in eta "Ave María"-kuek etorri zin, manjonianuek. Manjonianuk etorri zien. Eta haixek etorri eta...
- Ze izaten zien o nungok zien hoiek?
- Hoixek Floreagan. Esan detana...
- Baiño eak nundarrak o zer zien?
- Haixek beaixek behekuek zin, erdal... erdeldunek zien. Ta zien seglarrak zien, eta abade bat zeukeben apaiz, kapillau bezela. Haure zan naparra, don...
- Eta apaizak ematen zizuen eskola?
- Bai, apaizek eta bestik´e bai ematen zeben. Geo sortu zan gerria, ta gerrie nola 18 de julio-n erten zuen, eitten zeben bakazixo denporan batzuek jun etxetaa, beren etxetaa, bakazixuek pasatzea egun batzuek eta bestik gelditzen zin kolegixun. Haixek etortzen zienin gero, hamen geldiu zinak juten zeben... trukie eitten zeben. Eta hamendiken jun zien lehenengo txandako zer hoixek ta bete-betin gerrik harrapau zun zea hori eta han geldiu ber izen zun. Ta bat hantxe afusilau zeben, Kordoban eo, eztakit nik, Granadan eo nun, hor behintzet, Andaluzikue zan haure. Ta han bertan afusilau zeben haure. Eta bestik hamen geldiu zien, baiña hamen geldiu zienak frentie-ta hotsein zixoben, ta berriz´e geldiu giñen artzairik be gu, galdute bezela. Ta geo haixek jun ahala, ta haixen ondorenin etorri zien 37n etorri zien Salesianuek eskola hortaa, ta 37tiken 47a bittertien eon zin hamen. Ta gero, jakiña, gerra ondorenien-ta asko hil in zizkoen eta ezin kubriu plaza danak eta alde in zeben hamendiken. Ordun sekuleko disgustue izen zan. Bai, ba, ordureko ya herri dana bolkaute zeukeben berekin eta zer haundixe izen zan ordun. Eta gero etorri zien, haixen ondorenien etorri zien Merzedarixuek Floregara.
- Ta hoiek´e kanpotarrak?
- Mercedarios Descalzos. Bai. Hoixek´e Leonen ta Toron ta hor zeuzkeben beren zeak. Eta gero, jakiña, hamen Salesiano zea hoixek sekuleko arrantzue in zeben bokazixukin. Izen zien urtiek txandaik hartu ezin meza berrireko jaixetan ta aurretiken hartute. Udean eman nahi, ba, e? Ta udeko jaixek eta´re okupaute, ta oso zea izen zan. Eta geo etorri zien, esan detena, Merzedaixo hoixek etorri zien. Eta Merzedaixo hoixei galdetzen zitzekobenian: "Nola haixek hainbeste bokazixo ta zuek ez?" ta, "Ez"... Hamengo umie, itxuria danez haixek han zeuzkeben kolegixuek eta zeak, eta beak ikusten zeben aldaketa haundixe pasako zitzakoela hamengo umie hara junde hango izitikin. Haixek ez zeben bate bokazixoiken hamendiken etaa. Eta geo haixek alde in zebenien, geldiu zan berriz´e eskola be, eta berriz´e denporia aurrera zijula, 82en, Aitte Santue Loiolaa etorri zan urtien, berriz atzea bueltau zin Salesianuk. Eta handiken ondiken´e hor daure. Handiken ondiken hor daure. Eta gero, esan detena, gu lehelengo ibili giñen Karidadeko… Mixerikordiko eskola hortan eta Salesianuek bat ein zeben kolegixue eta ipini zeben oin daon kolegixue da “Colegio mixto”, nola neska ala mutil. Danan zea da.
- Eta orduarte beti banauta neskak eta mutillek?
- Bai, bai. Lehenengo aldiz hor ipini zan. Ta geo hor 16 urtea arte egoten dia zeak, eskolauek, ta gero ya bakoitze bere zeretaa, eo Profesionalea o hara o hona eo... hortikan zabaltzen dia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia