Manjonianoak, salestarrak eta merzedarioak Floreagan <p>Gerra denboran, Floreagan zeuden rekete eta soldaduekin ikasten ibili ziren. Lehenbizi "Ave Mar&iacute;a"-koak, manjonianoak, etorri ziren Floreagara, baina gerra atera zenean batzuk fusilatu egin zituzten, beste asko frontera joan ziren... Haien ondoren, salestarrak egon ziren 1937tik 1947ra bitartean. Salesiarrek bokazio handia sortu zuten herrian, baina gerraren eraginez gutxi geratu ziren eta haiek ere alde egin zuten. Salestarren ondoren merzedarioak egon ziren denbora batez, baina 1982an salestarrak bueltatu ziren berriz ere. Salesiarrek eta mixerikordiakoek (mojek) bat egin zuten eta eskola mixtoa jarri zen Floreagan.</p>

Manjonianoak, salestarrak eta merzedarioak Floreagan
Carmelo Alberdi Arizmendi
- ahotsak.eus