Azkoitia (Gipuzkoa)

Pilotak nola egiten zituzten

Pilotak nola egiten zituzten Txapelketa batzuk aipatzen ditu. Orduko frontoiak asko betetzen ziren, pilotarako zaletasun handia zegoen eta. Pilotak motelagoak izaten ziren eta aurrerago jokatzen zuten. Azkoitian Luxianoren osaba batek eta Txikitotarrak egiten zituzten pilotak. Luxianok eta lagunek ere egin ohi zituzten etxean. Pilotak egiteko ilea bustiz gero, pilota moteldu egiten zen eta bustitakoan labean sartzen zuten. Profesionalen pilotak deskribatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txapelketa batzuk aipatzen ditu. Orduko frontoiak asko betetzen ziren, pilotarako zaletasun handia zegoen eta. Pilotak motelagoak izaten ziren eta aurrerago jokatzen zuten. Azkoitian Luxianoren osaba batek eta Txikitotarrak egiten zituzten pilotak. Luxianok eta lagunek ere egin ohi zituzten etxean. Pilotak egiteko ilea bustiz gero, pilota moteldu egiten zen eta bustitakoan labean sartzen zuten. Profesionalen pilotak deskribatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan esan dezu partidua jokatzera joan anaiarekin eta irabazi egin zenuela.
-Irabazi ein gendun eta gero "Interdistritos" esaten zan hamen, zona batek bestien kontra, bestien kontra jokau eta gero izeten zan ba "Campeón de Gipuzkoa" ertetzen zun handik. Gehixena, ondona, gehixenak irabazten zittunak atzenin finala, gero "Campeón de Gipuzkoa". Haure etaa gendun eta hauxe izen zan nere hasieria.
-Nolakoa izaten zan orduko frontoia?
-Orduko frontoia earra izeten zan gaurkuen aldin. Zegatik afizionau jokatzen ai giñela´re jentie beteta kanpuen sartu eziñik eta egoten zan eta. Ni gehixena hola tristuraik haundiña eman izen ditena da gero ikusi, geu erretiraute gero, ta beti pelotia jun ta pixka-pixkat bada´re bajau, bajau, bajau; ta ordun ikusten zenunien frontoiek hain jende gutxikin te [eta], pelotari onak jokatzen ai ziela, orduan apreziatzen genun gure sasoien ze suerte izan gendun, hainbeste jente jutia.
-Garai baten orain baiño jende gehiago?
-Bai.
-Eta frontoiak berak?
-Ba berak iguel samarrak zien. Bai ba. Ze gaur dabiltzen fronto(e) bat edo beste arreglaute egongo da; Eiber arreglaute do, Bergara´re bai, baiñe beste fronto(e) asko igualak segitzen dixoe ordun einda zeurenak. Gero berrin batzuk ein ein die, zeatik guk jokatzen genunien Donostixen Grosa zan eta gero berrixa ein zeben, Anoeta, haure bota in zeben eta. Ta ganbixo oso gutxi izen da frontoian, ganbixue izen da pelotakin. Pelotak daure ba askoz´e bizixauek, eta orduen lengo frontoiek hogeta hamalau metro, hogeta hamabost metrokuek errebotera, atzeko paretara oso gutxik etaatzen zeben, pelotari batzuk sekule ez zeben etaatzen, eta beste gutxi izeten zien etaatzen zebenak, eta gaur berriz pelota bizi hauekin frontoiek pixket ahal diela, ahal baldin badue, atzeatzen ai dia bizixak dielako eta edozeiñek etaatzen dulako atzea. Hor ganbixau da asko pelotak bizixauek [...].
-Eta pelotak nondikan edo zeinek egiten zizkizuen orduan?
-Pelotak eitteilliek ordun bazin, gure osaba bat´e bazan hamen Azkoittixen pelotak eitten zittuna, eta besteek pelotak eitten zittunak Barakaldon zan profesional eitten zittunak enpresantzat pelotak. Eta beste banakai batzuk´e, Txikito, Azkoitixen bazan bestia, Txikitotarrak´e, haixek eitten zittuen, eta pelotak eitteilliek beti izen die nik ezautu dittuten sasotik.
-Garestia zan pelota?
-Ba beti garestixe eta ordun garestiña, zeatik gu mutilkoskorretan ibiltzen giñen sasoien hamen fabrike bat bazan harixe ta eitten zittuenak, eta nik ez dakit nolabait inguratzen genun hango hari-zaztarra edo zeoze, eta harekin geuk eitten giñuzen pelotak, ikisi giñuzen eitten, eta gero josi ta danak geuk eitten giñuzen.
-Zeuek?
-Bai, kanika barruan ipini pelotiai hots hobia etaa zeixen. Bazien, limonada esaten giñun guk, gaseosa, hamen fabrike txiki bat edo, tailler txiki bat bazan, eta harek honenbesteko botilla batzuk, txiki batzuek betetzen zittun gaseosakin, ta harek ematen zun bi presixukin ixteko behetik gora, kanike bat barrun, eta harek ixten zu. Eta haixek nundik topauko ibiltzen giñen, puxkatzen bazan botilla haura pelota eitteko harekin. Zeatik hots hobie etaatzen zun pelotik paretan jotzen zunian da [eta]; eta harekin.
-Eta besteek normalean materiala berdintsua erabiltzen zuten pelota egiteko?
-Guk ibiltzen genun pelota itteko bai, zeatik lania izeten zan, eta gero izeten genun txarrena izeten zan ba lana horrekin bustitzen bazan pelota moteldu eitten zan eta orduen etxea ekarri eta labien sartu eta atzea sekau berriz pelotaa zera eitteko, eta hola ibiltzen giñen. Baiñe beste pelota profesionalana diferentie da. Haure da ba lelengo goma bat. Hori estranjeritiken ekarriko zeben, pentsatzen det, hamen ez dakit, [ez det] uste, latexa. Gero izen zan, baiñe horren aurretik beste goma bat, totxuek bezela holako pusketak etortzen zin, eta guraizekin ebaitzen zeben mehe-mehe haure pelota eitten zebenak, eta gero mehe-mehe ebai eta tira haixek juten zien zera itten, pelotia bezela biribilla eitten. Eta orduan eitten zanian tamaiñe bat, ez dakit zenbat izengo zan, zenbat gramokue, zeatik zenbat eta haundixo haure ipintzen zan, pelota bizixao izeten da. Eta orduen tamaiñe bat harekin hartzen zixoen pelotie normala izeteko, gero lana bat ipintzen zixoen flojuaua haren geiñetik, eta gero beste lana bat ipintzen zixoen ondiken tiesuo, fuertiaua geiñetiken, ba fuerte haure lotzen zixoen. Eta gero narrue ipintzen zixoen geiñetik hari, narro bat. Esaten zeben zala ahuntzena, ahuntzen narroa. Eta gero ahuntzen narro haure ebaitzen zeben "ocho" bezelako dibujo batien. Berak plaka batzuk bazauzkeben eta harekin ebaitzen zeben, bustitzen ipintzen zeben narru haura hobeto tiretzeko, eta ordun josten zeben, handik etaata. Eta gero gelditzen zan oso tieso. Eta gero hamen pixkatien ibiltzen zien biguntzeko, fronto kontzejupe hortan, oso ona zan pelotie biguntzeko, harrixe aproposa zegoen, oso suabie eta ona, eta han izeten zan pelotak preparatzia, gero ibilli zeixeben profesionalak edo pelotarixek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia