Pilotak nola egiten zituztenTxapelketa batzuk aipatzen ditu. Orduko frontoiak asko betetzen ziren, pilotarako zaletasun handia zegoen eta. Pilotak motelagoak izaten ziren eta aurrerago jokatzen zuten. Azkoitian Luxianoren osaba batek eta Txikitotarrak egiten zituzten pilotak. Luxianok eta lagunek ere egin ohi zituzten etxean. Pilotak egiteko ilea bustiz gero, pilota moteldu egiten zen eta bustitakoan labean sartzen zuten. Profesionalen pilotak deskribatzen ditu.