Azkoitia (Gipuzkoa)

Azkoitian jaioa 1932an

Azkoitian jaioa 1932an <p>Azkoitian jaio zen 1932an. Gurasoak ere azkoitiarrak zituen, ama kaletarra eta aitaren aldekoak baserrikoak. Bost anai-arrebako familia zuen.</p>

Azkoitian jaio zen 1932an. Gurasoak ere azkoitiarrak zituen, ama kaletarra eta aitaren aldekoak baserrikoak. Bost anai-arrebako familia zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hasteko, izena, abizena eta noiz jaio zinen esaten badidazu?
-Luciano Juaristi Alberdi. Diecinueve de diciembre del treinta y dos.
-Eta nun jaio zinen?
-Azkoittin.
-Kalean?
-Bai.
-Kaletarra zera?
-Kaletarrak gera.
-Hementxe bertan?
-Ez, beste etxe baten jaixo giñen, aitte ta ama bizi zien tokixan.
-Nungoak ziren, azkoitiarrak?
-Aitte ta ama azkoittiarrak.
-Kalekoak?
-Ama kalekoa zan eta aitte berriz, aitte´re kalien jaixotakua, baiñe gure aittitte zan basarrittik etorrittakua. Basarrixen bizi zien eta handik etorri zien kalera.
-Eta zenbat senide ziñeten?
-Ba gu giñen bi arreba eta hiru anai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia