Azkoitia (Gipuzkoa)

Baserritarrak kaletarrak baino aberatsagoak gose-urteetan

Baserritarrak kaletarrak baino aberatsagoak gose-urteetan Goserik ez zuten sekula pasa etxean, kaletarrak baino aberatsagoak ziren baserritarrak. Kaletarrak terreno puskak erosten aritzen ziren garia landatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Goserik ez zuten sekula pasa etxean, kaletarrak baino aberatsagoak ziren baserritarrak. Kaletarrak terreno puskak erosten aritzen ziren garia landatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu gerra-denbora pasatu zenuela; goseik pasatu zenuen?
-Ez, hori fanfarreie jotzie izengo da, baiñe gurien gurien goseik ez zan izen; gurien patatie edo ogie edo ardi zaharra nahikua egoten zan, goseik ez behintzet. Kalien zihero geizki orduen, kalien ez zeon jatekoik, eta diruik ez batetik eta jatekoik ez bestetik.
-Esan leike orduan baserritarrak aberatsagoak ziñetela kaletarrak baino?
-Ferira eta danera jun eta kolorien ezautzen zan baserritarra zan ala kalekue zan.
Beste gizona: Kalekuek baiño euzki gehitxuau hartuta.
-Euzkiagatiken bakarrik ez, bestela´re [...] mixerablie pasau zun ordun kaleko jendiek.
Beste gizona: Kaleko jendie batzun batzuk patatie ereitten ibili zan.
-Bai, geurien´e sail galantak erein zittuen. Nik hoiek ondo akordatzen nauk. Hiru urte edo eman giñuen, aittek terrenua, patatie edo nahi zana eitteko. Eta bi urtetan edo ein zen patatia, eta hurrenguen garia in zen, gero orduko ia gauzie mejorau zan ta gariyek eta danak lagata alde ein zen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia