Urruña (Lapurdi)

Herriaren egitura edo formologia

Herriaren egitura edo formologia Urruña erditik errepidea igarotzeak, herria sakabanatu ordez, beste herriekin lotzen duela uste du. Formari erreparatuz gero, sakabanatutako etxeek osatzen dute. Hala ere, etxeak herriko erdigunera hurbildu ahala pilatuz doaz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-009-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urruña erditik errepidea igarotzeak, herria sakabanatu ordez, beste herriekin lotzen duela uste du. Formari erreparatuz gero, sakabanatutako etxeek osatzen dute. Hala ere, etxeak herriko erdigunera hurbildu ahala pilatuz doaz.

Transkripzioa

- Errepidea pasatzen zaio, ez dakit, herri erditik edo... Ez dakit horrek zenbateraino banatzen duen Urruña bera....
- Ez, ez... sobera ez. Erranen nuke gehio banatu baino lotzen duela errexago beste herriekin eta... ez. Bai, egia da nazional bide nagusia, ba, bete-betean pasatzen duela, ez? Baina ez, ez, erraiten nizun bezala, biziki sakabanatua da Urruña. Hemendik zoaz, ta eiten dituzu bost kilometro, ta oino Urruñan zira, beste leku batean, eta hor bapatean kriston auzoa bada. Badakit, ba, herritik ene etxera badaude hiru kilometro edo hola... Eta hemen, zentrotik hara, ba, beste herri txiki bat bezala dago ere, ez? Orduan, erran nahi dut auzo zinez beteak eta... daudela. Orduan ez da... Banatua ez nuke /enuke/ erranen. Dena den, hemen herriak biziki sakabanatuak dira justuki, etxe... ba hori... banakako etxe ainitz daude, mendialdean eta pentze aldean, ta gero ia, ba, erdigunera hurbilduz, geroz eta pilatuago dago, ez? Baina ez nuke /enuke/ erranen bideak banatzen duenik. Ez, gehio lotura bada, ta Urruña biziki, ba hori, herri zonbait baditu inguruan, orduan...

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia