Azkoitia (Gipuzkoa)

Doktrina derrigorrezko ikasgaia

Doktrina derrigorrezko ikasgaia Eskola gogorra ez bazen ere doktrina derrigorra izaten zen. Doktrina euskaraz izaten zen. Bere garaian gaztelaniaz ez zuten hitzik egiten eta neska-mutilak batera joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola gogorra ez bazen ere doktrina derrigorra izaten zen. Doktrina euskaraz izaten zen. Bere garaian gaztelaniaz ez zuten hitzik egiten eta neska-mutilak batera joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gogorra izaten zen orduko eskola?
-Gogorra ez. Jakineko gauzia dotriñia, eta hoixe. Eta pare bat lezio ematen zizun dotriñen eta hauraxe ikisi behar. Eta dotriñia azkeneraiño bukatzen zanien benga berriz aurrenetik. Nik oiñ´e dotriñie erdie baiño gehio esango nuke.
-Buruz?
-Bai, larogeta bost urte ie badauzket baiño, majo ikisi gendun guk dotriñie.
-Dotriña hura zen zen, euskeraz ala erderaz?
-Euskeraz, euskeraz.
-Erderaz egiten zenuten Martirietan eskolan?
-Ez, gure denporan batez. Gero gure umiek hasi zien zeoze hamen maistriekin hitz batzuk ikisten eta, baiña. Hamen erderaik tantaik’e etzan aitzen.
-Eta neskak eta mutillak danak batera?
-Bai, danak koadrilen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia