Azkoitia (Gipuzkoa)

Gurasoek Burgosera bidali zuten gaztelaniaz ikastera

Gurasoek Burgosera bidali zuten gaztelaniaz ikastera Eskolan Martirietan ibili zen 14 urtera arte eta gero Burgosera bidali zuten gurasoek gaztelaniaz ikastera. Doktrina eta katona deituriko liburu bat ikasi behar izaten zuten. Maisua bertakoa zen eta Franco garaian hura bidali zutenean bukatu zen Martirietako irakaskuntza.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan Martirietan ibili zen 14 urtera arte eta gero Burgosera bidali zuten gurasoek gaztelaniaz ikastera. Doktrina eta katona deituriko liburu bat ikasi behar izaten zuten. Maisua bertakoa zen eta Franco garaian hura bidali zutenean bukatu zen Martirietako irakaskuntza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara nora joan zinen?
-Jesus! Eskolan toki askotan ibilli eta batez ikesi. Lelen-lelenguan Martiritten ibilli nintzen hamalau bat urtera arte edo. Eta gero aittek eta amak bidali nindun Burgos aldera erderaz ikisi ber zala ta. Han´e bi urte in nittun eta etorri nintzen.
-Zenbat urterekin joan zinen Burgosa?
-Hamaxei urtekin jun eta hemezortzi urtekin etorri. Hemezortzi inde.
-Eta hemen Matirietan eskolan ze ikasten zenuten?
-Hamen dotriñie eta katona, besteik etzan ezer hamen.
-Zer izaten zen katona?
-Katona liburu bat, katona zun izena, liburu bat. Eta segi, aurrenetik atzenera letu eta azkenea aillegatzen danin berriz´e hasi aurretik eta segi. Eta gero dividir eta multiplicar eta hoiek bai, hoitxek.
-Eta maestrak hemengoak zeneuzkaten?
-Maixu bat zeon. Eta hamen gerra denporan haure etzan izengo Prankon alderakue edo, eta hamendik bialdu ein tzuen haure eta ordun gastau zan hamengo eskolie. Gero hamen bertako neskak eta zeoze umei ematen zien baiña ia pulamentu haundirik etzan hamen gerau ordun.
Beste gizona: Hamen sasoe baten apaizetxie, eta apaiza bertan egoten zan.
-Bai, apaiza neskamiekin de [eta], formal egoten zan hamen.
-Maixu berdinak ibili zenituzten?
-Hau beste aldekua da eta.
Beste gizona: Urte askon aldia daukagu guk.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia